Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Belar usaintsuak
Belar usaintsuak, freskoak, lehorrak eta hauts edo birrinduak sal daitezke. Lehorrak saltzen direnean, espezia kontsiderazioa hartzen dute. Freskoak hozkailuan ur ontzi batean sartuak gordetzea komeni da. Lehorrak, hezetasunik ez dagoen toki batean, ongi itxitako ontzietan eta toki ilun batean gordeta. Xehatu edo hauts bihurtu behar izanez gero, hau azken momentuan egitea komeni da.
Albaka, Ocimum basilicum
aldatuPasta, entsalada, tomate edo pizza prestaketei ongi doakie.
Tipulin, Allium schoenoprasum
aldatuOsoa edo xehatua, entsaladetan, tortilletan, salteatutako barazkietan bikain doa.
Martorri, Coriandrum sativum
aldatuAzenarioaren familiakoa da, haziak eta hostoak erabil daitezke. Mojo berdearen osagai nagusia da. Perrexila erabiltzen dugun moduan erabil liteke. Bere haziak berriz curryetan erabiltzen dira.
Aneta, Anethum graveolens
aldatuZopei lurrin berezia ematen die, marinatuetan oso ezaguna, bereziki izokinaren kasuan.
Mihilu Foeniculum vulgare
aldatuSopak eta arrainak ontzeko. Ozpinak lurrintzeko ere erabiltzen da.
-
Albahaka
-
Tipulin hosto
-
Tipulin hosto
-
Martorri
-
Aneta
-
Mihilu
-
Mihilu
Estragoi Artemisia dracunculus
aldatuZapore oso gogorreko belarra, haragiekin edo ozpinak lurrintzeko erabiltzen da.
Mendafin Mentha piperita
aldatuEntsalada eta prestaketa freskoak ontzeko, baita azken burukoak prestatzeko ere.
Erramu Laurus nobilis
aldatuGisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez. Freskoa edo lehorra eros daiteke.
Mendabeltz Mentha spicata
aldatuMendafinak baino zapore sarkorragoa, gogorragoa, ez hain freskoa, entsaladetarako eta azkenburukoak prestatzeko.
Hierba Luisa edo berbena limousain
aldatuLimoi usain ederreko belarra, asko erbiltzen da infusioak eta izozkiak egiteko. Edertzeko ere erabiltzen da.
-
Erramua
-
Mendafin
-
Mendabeltz
-
Hierba Luisa edo berbena limousain
Oregano Origanum vulgare
aldatuMediterraneoko sukaldaritzan asko erabilia, entsalada, pasta, saltsa eta haragi ongailuetan.
Perrexil Petroselinum crispum, neapolitum
aldatuGure sukaldaritzan gehien erabiltzen duguna, tortilla, kroketa, eta mota guztietako barazki prestaketetan. Salda eta eltzekarietan falta ezin dena.
Perrexil kizkur Petroselinum crispum
aldatuOhiko perrexilaren moduan erabil liteke, baita platerak edertzeko gehiago erabiltzen da.
Apoperrexil, Anthriscus cerefolium
aldatuMediterraneoko sukaldaritzan oso erabilia, perrexilaren erabilera berdinak izan ditzake.
Erromero, Rosmarinus officinalis
aldatuHaragi gorri, ardiki eta ehizak. Prestaketa erre, gisatu edo erregosietan erabiltzen da.
-
Oreganoa
-
Perrexil sorta
-
Erromero
Errukula, Eruca vesicaria
aldatuEntsaladetan, ogi tarteko edo sandwichetan erabiltzen da.
Salbia, Salvia officinalis
aldatuLurrin handikoa, ehiza eta haragi plateretan erabiltzen dena.
Ezkai Thymus sp
aldatuZapore sarkorra du, ehiza, haragi platerak, marinatuak prestatzeko. Ozpinak eta olioak ontzeko ere erabiltzen da.
Belar usaintsuen argazki galeria
aldatu-
Salbia
-
Ezkai
-
Edertzeko belar usaindunak.