Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeper gisatua
GALEPER GISATUA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Galeperrak : 8
- Gatza.
- Piperrauts beltza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipula: 1 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Azenarioa: 2 ale dadotan.
- Brandya: 50 ml.
- Oportoa edo ardo gozoa: 100 ml.
- Salda iluna, hegazti salda zuria edo ura: Estaltzeko 2l inguru.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu galeperra, sutan lumak erre, urdaila kendu eta ur hotzetan pasa ondoren lehortu.
- Lotu hariarekin, piperrauts eta gatzarekin ondu.
- Kazola estu batean jarri olioa su bizian, sartu galeperrak eta eman kolorea.
- Atera bertatik eta sartu barazkiak. Erregosi kolorea hartu bitarte.
- Sartu berriro galeperrak eta brandyarekin garreztatu lehenik eta busti ardoarekin ondoren.
- Utzi ardoa murrizten eta salda edo urarekin busti tapatu arte.
- Irakin 20 minutuz galeperraren bularkia bigundu arte.
- Galeperrak kazolatik atera eta kendu haria.
- Saltsa irabiagailutik eta txino iragazkitik pasa.
- Elkartu saltsa eta galeperrak eta eman beste irakinaldi bat saltsa ongi bateratu eta nahi den dentsitatea lortu arte.
- Jarri puntuan.
AHOLKUAK
aldatuEhizako galeperrak balira, egosteko denbora gehiago beharko lukete.
Patata, sagar, azenario edo gaztaina purea oso ondo datorkio lagungarri moduan.