Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galiziar haragi enpanada
GALIZIAR HARAGI ENPANADA
ERRAZIOAK: 4.
OSAGAIAK
aldatuOREA EGITEKO
aldatu- Indar erdiko irin txuria: 400 g.
- Okin legami freskoa: 10 g.
- Arrautza: 2 arrautza, ez handiak bestela 1.
- Olioa: 25 ml
- Ura: 125 ml.
- Gatza.
BETEGARRIA EGITEKO
aldatu- Haragi xehatua: 500 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipulina: 2 xehatuak.
- Piper berdea 1 xehatua.
- Tomate saltsa kontzentratua: 1dl.
- Gatza.
- Piperrauts beltza.
- Arrautza: 1.
PRESTAKETA
aldatu- Disolbatu legamia ur epeletan.
- Pertz zabal batean jarri irina eta sumendi bat osatu.
- Gehitu erdian, ura legamiarekin, arrautza, olioa eta gatza.
- Landu eskuarekin 15 minutu inguru, eskuetan itsasten ez den arte.
- Zapi busti batekin estali eta bere horretan utzi 15 minutuz toki epel batean.
- Zartagin batean jarri olioa, tipula eta piper berdea erregosten gatz apur batekin.
- Gorritzen hasitakoan, haragi xehatua gehitu eta kozinatu, sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean. Ondu.
- Arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu orearen erdia labeko erretilu batean.
- Moztu guk nahi dugun forman, karratua, borobila…
- Jarri erdian betegarria, izkinak libre utziz.
- Irabiatu arrautza eta margotu izkinak.
- Luzatu orearen beste erdia eta estali.
- Eskuen laguntzaz izkinetan soka baten biribildu.
- Margotu arrautzarekin gainetik.
- Sobratutako ore zatiak luzatu eta zerrendetan moztu.
- Zerrenda horiekin edertu enpanadilla gainetik xake taula moduko forma bat sortuz.
- Arrautzarekin margotu berriro eta sartu labera 200ºC-tan orea ongi eginik izan arte.
AHOLKUAK
aldatuBetegarriak ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke.
Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan.