Sukaldaritza liburua/Glosarioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Sukaldaritza liburua}}
== Sukaldeko Hiztegia ==
 
{| class="wikitable"
|+
|-
! Terminoa !! Definizioa
|-
|'''Almaiz'''|| Osagaiak xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Argitu'''|| Likido bat argitzeari deitzen zaio. Gurina, esaterako urtuz, azpiko gatz ura kenduz. Salda kontsome garden bat bihurtzeari ere esaten zaio.
|-
|'''Arrabol'''|| Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.
|-
|'''Arraspagailu'''|| Osagaiak arraspatzeko, birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Arrautzeztatu'''|| Osagai bat irin eta arrautzetan pasatzea frijitu aurretik. Tortillak egiteko ere erabiltzen da. Gutxiago itsasteko material desberdinekin egina
|-
|'''Azpia egin edo ohea egin'''|| Plater baten azpialdean osagai batekin oinarri bat egitea.
|-
|'''Bahe edo galbahe'''|| Irin desberdinak iragazteko erabiltzen den tresna. Zikinak kentzeko eta irina sueltoago usteko.
|-
|'''Baporean edo lurrunetan kozinatzea'''|| Ur edo salda baten baporearekin, beste osagai bat kozinatzea.
|-
|'''Basokada'''|| Neurgailu moduan 300ml likido sartzen den ontzia.
|-
|'''Bateratu'''|| Osagai desberdinak ongi homogeneizatzea.
|-
|'''Bahetu'''|| Irin bat galbahetik edo bahetik pasatzea, zikinak edo pikorrak kentzeko.
|-
|'''Bahetu'''|| Irin bat iragazi.
|-
|'''Birrineztatu'''|| Osagai bat arrautza eta ogi birrindutan pasatzea frijitu aurretik.
|-
|'''Bere horretan utzi'''|| Egiten ari garen prestaketa denbora batean, ezer egin gabe uztea.
|-
|'''Beurre-Maniè'''|| Gurina eta irina hotzean nahastuz egiten den erabilera anitzeko nahasketa. Bereziki likidoak beroan loditzeko erabiltzen da.
|-
|'''Birrindu'''|| Osagai solido bat, txikitzea, puskatzea.
|-
|'''Bitsadera'''|| Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.
|-
|'''Boilur'''|| Lurrazpiko perretxikoa. Oso zapore eta lurrin berezikoa.
|-
|'''Brunoise'''|| Barazki mozketa bat. Karratu oso txikietan edo xehatuari esaten zaio.
|-
|'''Burruntzaliak edo burruntzalitxoak'''|| Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.
|-
|'''Busti edo blaitu'''|| Prestaketa bati likido bat gehitzea.
|-
|'''Curry'''|| Espezie ugariren nahasketa desberdinei deitzen zaie currya.
|-
|'''Edertu edo apaindu'''|| Plater edo prestaketa baten amaieran txukuntzea eta ikusgarriago bihurtzea.
|-
|'''Egosi'''|| Ur irakinetan osagai bat kozinatzea.
|-
|'''Egoste puntua begiratu'''|| Kozinatzen ari garen osagai bat egina dagoen edo ez egiaztatzea.
|-
|'''Ehunezko iragazkia'''|| Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna. Kafea, kontsomeak…
|-
|'''Emultsioa'''|| Elementu likido desberdinen homogeneizatzea. Egoera lodi edo solidoa lortzea.
|-
|'''Erregosi'''|| Salteatu edo frijitu ondoren, bere saldan kozinatzea.
|-
|'''Erretilu'''|| Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.
|-
|'''Espatula'''|| Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Estali'''|| Molde edo elikagai bat osagai bigun batekin edo batzuekin estali edo igurtzi.
|-
|'''Ezkatak kentzeko'''|| Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Fartsa'''|| Betetzeko erabiltzen ditugun osagaiei deitzen zaie fartsa.
|-
|'''Film papera'''|| Plastikozko paper xafla fin eta gardena.
|-
|'''Foia-Gras'''|| Ahate edo antzararen gibel koipetsua.
|-
|'''Frijitu'''|| Oso bero dagoen koipe batean osagai bat kozinatzea.
|-
|'''Gainerre edo gratinatu'''|| Labe batean azala edo gaina txigortzea.
|-
|'''Galdarraztatu'''|| Ur irakinetan egosaldi motz bat ematea.
|-
|'''Gantzutu'''|| Koipe batekin erretilu edo molde bat igurtzi.
|-
|'''Gatz-pipertu'''|| Gatz eta piper hautsarekin osagai edo prestaketa bat ontzea.
|-
|'''Gomazko espatula'''|| Kazola, pertza eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.
|-
|'''Grilla'''|| Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da normalean.
|-
|'''Gurineztatu'''|| Molde edo erretilu bat gurinez igurtzi.
|-
|'''Hagaxka'''|| Arrautzak edo beste osagai desberdinak irabiatzeko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Harrotu'''|| Eskuz hagatxoaren bitartez eta aparatu batekin, zuringo, esne gain edo bestelako osagai likidoak astinduz, eraginez, dentsitate handiagoa ematea.
|-
|'''Hautseztatu'''|| Hauts edo xehaturiko espeziak, ongailuak, prestaketa bati gainetik botatzea.
|-
|'''Hostore'''|| Hostopilak egiteko erabiltzen den pastelgintzako orea.
|-
|'''Hustugailua edo bolak ateratzeko tresna'''|| Patata, kuiatxoak, meloia… borobil formazko zatiak lortzeko aukera ematen digun tresna.
|-
|'''Igurtzi'''|| Erretilu edo prestaketa baten azal edo gaina, elementu likido edo solido batekin zikintzea.
|-
|'''Intxaur muskatu'''|| Ongailu moduan erabiltzen den hazi bat da. Zapore gozo antzekoa du eta lurrin handikoa da.
|-
|'''Irabiagailu'''|| Xehatzeko, birrintzeko, emultsionatzeko edo bateratzeko erabiltzen den aparatu elektrikoa.
|-
|'''Irabiatu'''|| Hagatxoaren edo sardexka baten laguntzaz osagai likido bati eragitea, harrotu edo nahasteko helburuarekin.
|-
|'''Izerditu'''|| Barazkiak sutan jarri eta lurrina botatzen hastea.
|-
|'''Juliana erdia'''|| Barazki mozketa bat. 2,5 zentimetro inguruko tira finei.
|-
|'''Juliana'''|| Barazki mozketa bat. 5 zentimetro inguruko tira finei.
|-
|'''Kafe koilarakada'''|| Neurgailu solidoa 5g inguru izango duena eta erdia 2,5g inguru.
|-
|'''Karamelizatu'''|| Molde, erretilu edo osagai bat karameluz estali.
|-
|'''Katilu'''|| Pertza baina txikiagoa, kantitate txikiak nahastu edo irabiatzeko erabiltzen den ontzia.
|-
|'''Kazo'''|| Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.
|-
|'''Kazola zabala'''|| Kantitate txikiak, erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.
|-
|'''Kazola'''|| Haragi erregosi, lekale eta bestelakoak multzo txiki ertainentzat prestatzeko erabiltzen den ontzia.
|-
|'''Koilarakada txikia'''|| Azkenburuko koilara. Neurgailu moduan erabiliz gero, 10g inguruko balioa izango du.
|-
|'''Konfitatu'''|| Koipez estalirik osagai bat su oso baxuan kozinatzea.
|-
|'''Krepeak egiteko zartagina'''|| Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.
|-
|'''Labeko erretilu'''|| Labera osagai eta prestaketa desberdinak sartzeko ontzia.
|-
|'''Lagungarri'''|| Plater batean osagai nagusiak alboan izaten dituen prestaketa txikiak. Platerari osotasun bat ematen diote.
|-
|'''Loditu'''|| Prestaketa likido bat elementu desberdin bat edo batzuk gehituz dentsitatea handitzea.
|-
|'''Lurrezko edo hondarrezko kazola'''|| Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen den hondarrezko kazola.
|-
|'''Luzatu edo zabaldu'''|| Arrabolarekin ore bat luzatzea.
|-
|'''Mandolina'''|| Barazki desberdinak xafla edo mozketa berezietan mozteko tresna.
|-
|'''Maneatu'''|| Kontu handiarekin mugitu. Osagai edo saltsa desberdinekin entsalada desberdinak ondu.
|-
|'''Margotu'''|| Pintzel edo eskuez, koipe, saltsa edo prestaketa likido baten geruza bat ematea.
|-
|'''Maria bainu'''|| Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzea edo bero mantentzeko.
|-
|'''Marmita ertain'''|| Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.
|-
|'''Marmita'''|| Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen da. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.
|-
|'''Matxete'''|| Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.
|-
|'''Mahuka mutur'''|| Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne gain edo ore desberdinei forma emateko.
|-
|'''Metalezko esku larru'''|| Haragiak hezurgabetzeko edo xerratan mozteko aparatu elektrikoan eskuak babesteko eskularrua.
|-
|'''Mikrouhin labe'''|| Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.
|-
|'''Mirapoixe'''|| Lauki edo dadotan moztutako barazki nahasketari esaten zaio.
|-
|'''Murriztu edo agortu'''|| Likido bat sutan utzi, ura edo alkohola lurruntzeko.
|-
|'''Nahastura'''|| Osagai desberdinen nahasketa.
|-
|'''Ohe bat egin'''|| Plater edo erretilu batean osagai desberdinekin oinarri bat egitea.
|-
|'''Ohol'''|| Osagai desberdinak bere gainean mozteko edo xehatzeko tresna.
|-
|'''Ondu'''|| Puntuan jarri, gatza, piper hauts edo behar duen osagaia gehitzea.
|-
|'''Ongailu'''|| Prestaketa bat puntuan jartzeko beharrezkoak diren osagaiak.
|-
|'''Oratu'''|| Eskuez edo makina mekaniko baten laguntzaz ore bat lantzea, osagaiak bateratuz.
|-
|'''Oratze'''|| Ore bat eskuekin lantzea.
|-
|'''Ore ebakitzaile'''|| Ore desberdinak nahi dugun formarekin mozteko tresna.
|-
|'''Ozpin olio'''|| Saltsa bat da, oinarrian ozpina eta olioa duena eta beste osagai ugarirekin nahas daitekeena. Entsaladak edo beste prestaketa ugari ontzeko edo maneatzeko erabiltzen da.
|-
|'''Paella ontzi'''|| Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.
|-
|'''Paisan mozketa'''|| Barazki mozketa. Dado handia.
|-
|'''Papurtu edo birrindu'''|| Osagai bat puskatzea, zapaltzea xehatu arte.
|-
|'''Pasta gurpil'''|| Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Pastelgintzako labe'''|| Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa denean berdin banatzea dute bereizgarri.
|-
|'''Gozogintzako mahuka'''|| Ore edo kremak bertan sartu eta banatu, zabaldu edo forma emateko tresna.
|-
|'''Pertz edo bola'''|| Metalezko katilu handia, osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.
|-
|'''Plantxa'''|| Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia.
|-
|'''Pomada puntu'''|| Gurin biguna baina urtu gabeak duen dentsitateari esaten zaio.
|-
|'''Presio eltze'''|| Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola.
|-
|'''Prestatu'''|| Osagai bat kozinatzeko behar dituen aurre lanak burutu.
|-
|'''Printanier mozketa'''|| Barazki mozketa. Dado ertaina.
|-
|'''Puregailu'''|| Barazkiak pure bihurtzeko tresna.
|-
|'''Salteatu'''|| Koipe pittin batekin su bizian osagai bat kozinatzea kolorea emanez.
|-
|'''Zopa koilara'''|| Elikagai likidoak jateko erabiltzen dugun tresna. Neurgailu posible bat, koilara bakoitzak 20-25g ditu.
|-
|'''Su baxuan'''|| Berotasun maila apala.
|-
|'''Su bizian'''|| Berotasun maila gorena.
|-
|'''Su eztian'''|| Berotasun maila ertaina.
|-
|'''Su mendia osatu'''|| Normalean irinarekin egiten dugu. Su mendi baten forma eman, erdian osagaiak jarriz.
|-
|'''Sueztitu'''|| Su baxu ertainean osagaiak koipearekin kuzinatzea.
|-
|'''Sukaldeko robot'''|| Osagaiak xehatzeko, birrintzeko eta ore bihurtzeko erabiltzen den tresna elektrikoa.
|-
|'''Sutu'''|| Prestaketa bati alkohola duen edari bat gehitu eta sua eman.
|-
|'''Tajin'''|| Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.
|-
|'''Talo '''|| Ore baten mozketa zirkularra.
|-
|'''Teila molde'''|| Bata besteari itsatsitako hodi erdi moduko molde metalikoa da.
|-
|'''Txigortu'''||Osagai edo prestaketa bati ohiko labean edo grill batean kolorea ematea.
|-
|'''Txinatar iragazki'''|| Saltsa, salda edo krema desberdinak iragazteko erabiltzen den tresna metalikoa.
|-
|'''Ukendu puntu'''|| Ukenduek epelean duten biguntasun maila.
|-
|'''Urritu'''|| Likido bat denboran irakin, murriztu dadin eta loditu edo zaporea har dezan.
|-
|'''Urtu'''|| Osagai solido bat likido bihurtu.
|-
|'''Xaflak'''|| Elikagai baten xerra finak.
|-
|'''Xukadera '''|| Barazkiak, pasta edo beste osagai batzuk, garbitu edo egosi ondoren xukatzeko edo iragazteko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Xukatu'''|| Osagai bati soberako likido edo koipea kentzea.
|-
|'''Zarakar'''|| Azal gogorra egitea prestaketa bati.
|-
|'''Zartagin'''|| Frijitzeko, salteatzeko, erregosteko edo sueztitzeko erabiltzen den ontzia.
|-
|'''Ziape'''|| Mostaza.
|-
|'''Zizka-mizka'''|| Janaldi baten aurretik batera jaten diren prestaketak.
|-
|'''Zurrustatxo'''|| Likido baten zurrusta motza. 25ml eta 50ml ingurukoa.
|-
|'''Zuku'''|| Osagai baten barneko hezetasuna, gatzak…
|-
|'''Zurigailu'''|| Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.
|-
|'''Zuritu'''|| Ur hotzetatik abiatuta, irakinaldi labur bat ematea osagai bati.
|}