Esperanto/Esperantoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hamarkadak behar bezala idatzi ditut, izan ere, 60. hamarkada ez baita zuzena. Zuzena 60ko hamarkada edo 60 hamarkada
 
15. lerroa:
[[w:Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilaren]] ostean, debekua jarri zitzaion Esperanto taldeen jardunbideari frankismoaren lehen urteetan, ahalik eta 50. hamarkadan berriz Bilbon klaseak ematen hasi ziren arte. Hamarkada horretan sortu zen baita ''Federación Esperantista de Álava'' (Arabako Federazio Esperantista).
 
60.60ko hamarkadan, Gipuzkoan gorakada nabarmena izan zuen Esperantoak, [[w:Eibar|Eibar]] eta [[w:Ordizia|Ordizian]] ikastaroak ematen hasi baitziren, langile giroan ezagutza zabalduz. Zabalkunde horren ondorioz, 1964ean esperanto biltzar bat ospatu zen Ordizian. Bilbon, bitartean esperantozko ''Método Bilbao'' ikasliburua argitaratu zen, geroago hainbat ikaslek erabiliko zutena bertan Esperantoz ikasteko.
 
70.70eko hamarkadan, [[w:Mikel Laboa|Mikel Laboaren]] ''Txoria txori'' euskal kanta, beste batzuren artean, esperantora itzuli zen, gaur egun ezaguna delarik zenbait esperantisten artean.
 
===Gaur egun===
 
80.80ko hamarkadan, Gasteizen hizkuntza ikasi zuten gazte batzuek 1987. urtean ''Alava Esperanto Asocio'' elkartea sortu zuten . 1990. urtean Nafarroako Elkarte Esperantista sortu zuten Iruñeko zenbait esperantistek.
 
1989an baita, nazio mailan, Eusko Esperanto Asocio sortu zen, baita bere Kuspe aldizkaria ere, elebiduna zena (euskara eta esperantoz), nahiz eta beranduago Esperantoz bakarrik argitaratzera pasa zen. Euskal Kultura esperantisten artean zabaltzeko asmoz Euska Kverko (Euskal haritza) aldizkaria argitaratu zen, Europako hainbat herrialdetan banatu zena.