Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
304. lerroa:
! Aholkuak !! Azalpena
|-
| '''Dilista lehorrak pertsonako eta mahaikideko''' || 70g eta 80g bitarte kalkulatu.
|-
| '''Dilistak egosteko''' || beratzen edukitzea aukera bat da. Baina beratu gabe ere ongi egosten dira.
|-
| '''Eltzekariak erre puntu bat dutenean, edo gaziegiak daudenean zer egin''' || Patata zati eder batzuk sartu, eta utzi denbora baten egosten barruan.
|-
| '''Garbantzuak egosteko denbora''' || Aldakorra da, txitxirio batzuk lehorragoak egoten dira eta halakoek denbora gehiago beharko dute.
|-
| '''Garbantzuak errazago egosteko bikarbonato pittin batekin beratu ditzakegu.''' ||
|-
| '''Lekale errazioak pertsonako''' || Babarrunak eta garbantzuak, lehorrak, pertsonako eta mahaikideko 80 eta 100g bitarte kalkulatu.
|-
| '''Lekale eta eltzekoen lagungarriak nola zerbitzatu''' || Lekaleekin nahastuta edo aparte zerbitza daitezke.
|-
| '''Lekaleak egosteko ura''' || Mineral gutxiko uretan egosi behar dira.
|-
| '''Lekaleak errazago biguntzeko''' || Bikarbonato pittin batekin beratu.
|-
| '''Lekaleak gazitzeko''' || Lekaleak egosteko garaian, gatza beti amaieran gehitu behar da.
|-
| '''Lekaleak prestatzeko''' || Patata gehitu daiteke, saltsa gehiago eta azkarrago loditzeko.
|-
| '''Lekaleak ur hotzetatik edo berotatik abiatu egosteko''' || Garbantzuak izan ezik, beste eltzekari guztiak ur hotzetatik abiatu, egoste denboran ura gehitu beharko bagenio, beroa izan beharko luke.
|-
| '''Lekaleak, eltzekoak prestatzeko''' || Lagungarriak (txerri saiheskia, txorizoa, belarriak.....) lekaleekin batera edo aparte egos daitezke.
|-
| '''Patata duten eltzekarietan saltsa lodia gustuko badugu''' || Denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin patata batzuk birrindu.
|-
| '''Patata egosteko''' || Gogoratu patata ondo egosteko ur hotzetik abiatzea inportantea dela eta egositakoan, lehenbailehen jatea komeni dela. Hozten utziko bagenu, gogortu egingo litzaiguke.
|-
| '''Patata eta pasta prebiotiko moduan''' || Hozkailutik pasa eta almidoi hauek hoztu ondoren prebiotiko bikainak bihurtzen dira, hau da, gure hesteetan ditugun bakterioen janari bikaina. Gogoratu bakterio horiek inportanteak direla gure defentsak goian mantentzeko.
|-
| '''Patata tortilla lehorra edo guztiz mamitu gabea''' || Hemen ere osasuna zaintzeko legea eta arrautzak gutxi egina egon behar duela dioen sukaldarien legea elkarren artean kontraesanean daude.
|-
| '''Porru patatak edo porru salda bihurtzeko''' || Ur kantitate gehiago gehitu.
 
 
|}
 
== Gozogintza prestatzeko truko eta aholkuak ==
{| class="wikitable"