Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
349. lerroa:
! Aholkuak !! Azalpena
|-
| '''Almibarra egosteko garaian''' || Alboak brotxa busti batekin margotzea, bertako kristaltxoak disolbatuz, eta modu honetan karamelu ez bihurtzeko.
 
|-
| '''Azukre estalkia erabiltzeko''' || Epeldu egin beharko da.
|-
| '''Azukre estalkia gordetzeko''' || Hozkailuan plastiko gardenarekin estalita eduki daiteke.
|-
| '''Bavaroisea edo sufleak prestatzeko garaian''' || Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu.
|-
| '''Bavaroiseak nola aurkeztu''' || Bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira.
|-
| '''Biskuita ez jaisteko''' ||Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea jaitsi ez daitezen.
|-
| '''Biskuita mozteko''' || Labana bero bat erabiliko dugu.
|-
| '''Bizkotxo arinak lortzeko''' || Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
|-
| '''Bizkotxo arinak noiz eta nola atera moldetik''' || Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.
|-
| '''Bizkotxo harrotuarekin eginiko pasteletan''' || Jarabearekin ongi busti behar dira. Horrek pastelari behar duen hezetasuna emango dio.
|-
| '''Bizkotxo plaka jarabearekin bustitzeko garaian''' || Ondoren ijito-besoa egiteko kiribildu beharko bagenu, kontuz ibili behar da. Gehiegi bustiko bagenu, biltzerakoan puska daiteke eta gutxi egiten badugu, lehor gelditu eta orduan ere zartatu daiteke.
|-
| '''Bizkotxoa egina dagoen jakiteko''' || Txotxa edo labana txiki bat sartu behar zaio; garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke.
|-
| '''Bizkotxoa noiz atera moldetik''' || Bizkotxo pisutsuetan (gurina eta koipea dutenetan) hoztu ondoren, eta bizkotxo arinetan labetik atera orduko.
|-
| '''Bizkotxoak arinak egiteko''' || Arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
|-
| '''Budin bat egina dagoen jakiteko''' || Txotxa edo labana txiki bat sartu behar zaio, garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke.
|-
| '''Budinak moldetik ateratzeko''' || Beti hoztu ondoren egingo dugu, beroan edo epelean ateraz gero, puskatzeko aukera handia izango dute.
|-
| '''Coulanta zer da''' || Gutxi egindako txokolatezko bizkotxo arin gisa defini dezakegu.
|-
| '''Coulanta zerbitzatzeko garaian''' || Coulanta ontzitik kanpora atera nahiko bagenu, aukeratutako moldeak goitik eta behetik irekia beharko luke izan. Hori moldetik ateratzeko zailago izango da. Horrela balitz, moldearen barrutik labeko paper tira bat erantsi beharko genioke, gurinez lagundurik.
|-
| '''Coulanta''' || Arrautza osoa erabili beharrean, zuringoa bakarrik ere erabil liteke
|-
| '''Coulantari marakuia edo pasio fruitua oso ondo doakio''' || Fruitu tropikal hauek, gurean zuku izoztua edo tetrabrikean saltzen dira. Naturala ere gero eta errazago eros liteke; baldin eta izango ez bagenu, edozein fruitu gorri balia dezakegu.
|-
| '''Edari izoztuak''' || Sorbetearekin konparatuz bere dentsitatea 8-10 baumekoa izan beharko du.
|-
| '''Esne-gaina harrotzeko''' ||Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu.
|-
| '''Esne-gainak harrotzen denbora gehiegi ematen badugu''' || Kontuz, moztu daiteke eta gurina bihurtu.
|-
| '''Esnearekin prestatutako azkenburukoak mundialak izateko''' || Eguneko esnearekin edo pasteurizatuarekin prestatutako budinak, arroz esneak edo kremak beste zapore bat hartzen dute. Probatu.
|-
| '''Euskal Pastela edo opila''' || Orea egiteko garaian legamia pittin bat ere gehitu liteke, modu honetara, gaileta arinagoa izango da.
|-
| '''Fondanta erabiltzeko''' || Maria bainuan edo mikrouhinean epeldu daiteke bigundu eta erabili ahal izateko.
|-
| '''Fondantari kolorea eta zaporea emateko''' || Txokolatea, kafea, pistatxoa edo marrubia erabil daitezke, edo zuzenean, koloratzaileak gehitu daitezke.
|-
| '''Fruitu freskoarekin egindako tarta azkar jan''' || Fruitua azkar eraldatzen da eta oinarria bigundu, beraz egunean jateko pastela dugu.
|-
| '''Fruitu pastelak betetzeko''' || Pastel, laranja edo limoi kremak erabil litezke betetzeko.
|-
| '''Fruituak mikrouhinean egosteko denborak''' || 500g, udarea, melokotoi edo sagar zatituak, limoi zuku eta ur pittin batekin, estalita 4 minutu inguru, 800W.
|-
| '''Fruta eta jogurta mikrouhinean epeltzeko denbora''' || 15 segundo. 800W.
|-
| '''Fruta hoberenak erosteko''' || Frutarik gozoenak, zartatuak daudenak izaten dira. Azukre kantitateak eragiten du zartadura; halakoak supermerkatu handietan baztertu egiten dira. Hori zozoek eta txoriek ondo dakite.
|-
| '''Gainetik distira eman eta kontserbatzeko''' || Gelatina mota desberdinak, almibarrak edo marmeladak erabil ditzakegu.
|-
| '''Gelatina urtzeko''' || 35ºC-tik gora hasten da urtzen.
|-
| '''Gelatina kopuruak''' || Lortu nahi den dentsitate edo gogortasunaren arabera alda daiteke.
|-
| '''Gelatina prestaketa urtzeko''' || Behin gogorturik, bainu marian berriro bigundu dezakegu.
|-
| '''Gelatina prestaketak nahiko gelatina duen azkar jakiteko''' || Gelatina prestaketa bero horren kantitate txiki bat ontzi txiki batean hozkailura sartu. Modu horretan ikusiko dugu ea ondo mamitzen den, eta era horretan, zuzentzeko aukera izango dugu.
|-
| '''Gelatina ur litro bakoitzeko''' || 30g eta 40g gelatina bitartean, nahi dugun gogortasunaren baitan. Oinarrizko likidoaren dentsitatea handiagoa den heinean, gelatina gutxiago erabiliko da.
|-
| '''Gorringoak eta arrautzak Maria bainuan errazago harrotzen dira. Baina kontuz, urak inoiz ez du irakin behar, bestela, gorringoa mamitu egingo da.''' ||
|-
| '''Gurina mikrouhinean bigutzeko''' || 100g gurin biguntzeko 20 segundo.800W
|-
| '''Hostore orea egiteko ur kantitatea''' || Proteina kopuruaren baitan, ore honek ur gehiago edo gutxiago beharko du. Irina zenbat eta indartsuago izan, orduan eta ur gehiago onartuko du.
|-
| '''Hostore orea egiteko ura ahalik eta hotzen erabili eta prestaketa gela ere hotz egotea komeni da, baita luzatuko dugun mahaia ere''' || Berotasunak, gurina biguntzen du eta luzatzea zaildu egiten du.
|-
| '''Hostorea egitean''' || Gurina kanpora ateratzen ikusiko bagenu, hurrengo buelta eman aurretik, hozkailuan ongi hoztu.
|-
| '''Hostorea egiteko garaian zenbat buelta eman''' || Zenbat eta buelta gehiago eman labean, orduan eta gehiago altxatuko da. Baina bueltetan pasatuko bagina, kapa desberdinak batu eta ez litzateke altxatuko.
|-
| '''Hostorea egiteko behin gurina orean sartuta ez da inoiz eskuekin oratu edo puskatu behar''' || Bildu beharko bagenu, beti kapak osatuz bezala egin beharko genuke.
|-
| '''Hostorea egiteko irin egokiena''' || Indar irin erdia edo 2/3 bat erabiltzea garrantzizkoa da hau da %9tik %11ra bitarteko proteina kopurua duten irinak. Irin ahula erabiltzeak, luzatzea asko erraztuko du baina ez da berdin altxatuko.
|-
| '''Hostorea egiteko koipea''' || Goxoena gurina erabiltzea bada ere, prestatzeko garaian zailtasunak ditu fusio tenperatura baxua duelako. Hori dela eta, gaur egun margarina bereziak saltzen dira fusio tenperatura altuagoekin hostoreak errazago egiteko.
|-
| '''Hostorea egosteko''' || Prestatu behar behar dugun hostore zatiaren tamainaren arabera, ohikoena 220ºC-200ºC gradutan egostea izaten da.
|-
| '''Hostorea luzatzeko gantza barruan ongi banatzen saiatu''' || Hori gainera, gantza gehiegi bigundu edo kanpora irten gabe egin behar da.
|-
| '''Irin oreak''' || Prestatzen ditugunean, komeni da pauso aldaketetan minutu batzuk pausatzen uztea.
|-
| '''Izozki eta sorbeteen dentsitatea''' || Zukua izozki edo sorbete makinan sartu aurretik, dentsitatea 18-20ºb izatea komeni da. Horrela ez balitz, zuzentzeko aukera izango dugu, almibar edo zuku gehiago gehituz.
|-
| '''Izozki, sorbete edo biskuitak''' || Zerbitzatu baino minutu batzuk lehenago, izozkailutik ateratzea komeni da.
|-
| '''Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian''' || marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.
|-
| '''Kanela makilak likidoekin erabiltzeko''' || Lehen aukera, guk lurrindu nahi dugun likidoan zati handiago bat egostea, ondoren kanela makil hau garbitu, lehortu, eta hurrengo erabilera batetarako gorde liteke. Bigarren aukera makil zati txikiago bat eskuekin likidora zatitu eta irakin ondoren iragaztea, kasu honetan kanela bota egingo genuke.
|-
| '''Karamelua mikrouhinean egiteko''' || 100g, bi koilarakada ur eta 4 minutu.
|-
| '''Mahuka ore bigun horrekin betetzen dugunean''' || Puntan behatza jarriz edo muturra gorantz okertu beharko dugu, oreak ihes egin ez dezan.
|-
| '''Marmelada azukre gutxiagoarekin egina''' || Egin badaiteke ere kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
|-
| '''Marmelada egosten den bitartean''' || ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan, hura garbi mantenduz, eta karamelurik egin gabe edukiz.
|-
| '''Marmelada epe luzerako gordetzeko bada''' || 15 minutuz esterilizatu.
|-
| '''Marmeladak egiteko fruituak''' || Helduekin egitea komeni da.
|-
| '''Marmeladak erabiltzean arintzeko''' || Pittin bat berotu edo ur beroa gehitu.
|-
| '''Marmeladari nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu dakioke''' || Hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.
|-
| '''Natilla finak egiteko garaian, zaindu beharrekoa''' || Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
|-
| '''Natilla finak erabiltzeko''' || Azkenburukoen saltsa moduan edo bainilazko izozkiaren oinarri bezala erabil dezakegu.
|-
| '''Natilla finak ez mamitzeko''' ||Termometrorik izango ez bagenu, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; hori ikusitakoan, atera pertza Maria bainutik.
|-
| '''Natilla finak izozkiak egiteko''' || Saltsa krematsuagoa nahi izanez gero, bereziki izozkientzat esnearen erdia esne-gainarekin ordezkatzen da.
|-
| '''Natillak arto irin finduarekin egiteko''' || Maria bainuan edo oso su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan.
|-
| '''Opil gozoak''' || Bigarren hartzidura pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira ez lehortzeko.
|-
| '''Plum cakea''' || Jatorrizko errezetan, pasak gehitzen zaizkio. Hala ere fruitu konfitatu desberdinekin ere asko egiten da. Orearen erdiari kakaoa gehitu, eta horrek ematen duen koloreen eta zaporeen kontraste modua ere asko erabiltzen da.
|-
| '''Sagar tarta''' || Gurean Errezil sagarra lortzerik bagenu, bera izango litzateke onena. Hura lortzerik ez bagenu, sagar gogorrak komeni.
|-
| '''Sagar tarta''' || Zenbat eta sagar gehiago izan, orduan eta gozoagoak geratzen dira.
|-
| '''Suflea egosteko''' || Labean egosteko garaian, hau ez da ireki behar.
|-
| '''Suflea noiz jan''' || Labetik atera orduko jatea komeni da, erraz jaisten baita.
|-
| '''Tatin tarta moldetik ateratzeko''' || Pastelak epel egon behar du. Beroan ateratzen badugu, sagarra zabaldu egingo da eta hotzean, aldiz, azukrea moldera itsatsita izango da.
|-
| '''Tatin tartan, sagar kopurua''' || Moldea sagarrez ongi estali beharra dago, indar eginez azken sagar erdia sartzeko.
|-
| '''Teilak''' || Oso delikatuak dira eta hoztuta daudenean oso kontuz mugitu behar dira, oso erraz puskatzen baitira.
|-
| '''Torradak edo ogi galdua garrantzitsua da ogia ongi bustitzea''' || Askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
|-
| '''Torradak edo ogi galduak egiteko ogi mota''' || Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utziko bagenitu.
|-
| '''Torradak edo ogi galduak frijitzeko garaian''' || Suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
|-
| '''Torradak edo ogi galduak frijitzeko''' || Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
|-
| '''Torradak edo ogi galduak''' || Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango liokeen espeziarekin ere egin dezakegu.
|-
| '''Txokolate trufa harrotzeko''' || Betegaiak oso hotz egon beharko du. Tresna guztiek ere hotz eta garbiak egon beharko dute.
|-
| '''Txokolatea bainu marian urtzeko''' || Urak ez du inoiz irakin behar.
|-
| '''Txokolatea urtzeko bi aukera''' || Maria bainuan urak irakin gabe, edo mikrouhinean tenperatura baxuan. 100g zatituak. 90 segundo.
 
|}
 
== Haragien prestaketak truko eta aholkuak ==
{| class="wikitable"