Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
525. lerroa:
! Aholkuak !! Azalpena
|-
| '''Behi muturrak ''' || Egosi ondoren arrautza eta irinetan pasa ordez, arrautza eta ogi birrinduan pasa ditzakegu. Piper berde frijitu batzuekin oso goxoak geratzen dira
|}-
| '''Behi muturrak''' || Arrautzeztatuak saltsarekin egos ditzakegu, baina, arrautzeztatua altxatzeko aukera handiak daude, eta, beraz, momentuan jatea komeni da.
|-
| '''Behi muturrak''' || Egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratuko dugu.
|-
| '''Behi muturrak frijitzeko''' || Kazolatik ateratakoan, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke.
|-
| '''Biribilkia egina dagoen jakiteko''' || Labana bat erdiraino sartu eta ea biguna dagoen ikusi.
|-
| '''Biribilkia prestatzeko kazola''' || Estua aukeratu, biribilkia estaltzeko ur kantitate handiegia behar ez izateko, eta bukaerako saltsa arinegia ez gelditzeko.
|-
| '''Behiki buztana egina dagoen jakiteko''' || zati bakoitzak denbora desberdin bat behar du biguntzeko; beraz, banan-bana labanarekin egina dagoela egiaztatu behar da.
|-
| '''Behiki buztana egosteko''' || Behi zaharrarenak badira, denbora asko behar dute egosteko. Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko. Hala ere, bukaeran, haragia egina dagoen edo ez jakiteko ohiko kazola bat erabili beharko dugu.
|-
| '''Behiki buztana erosteko garaian''' || Etxean kozinatzeko, buztana moztua erosi, etxean mozteko labana ona eta esperientzia behar baita.
|-
| '''Behiki buztanaren lagungarriak''' || Patata edo bestelako pureak izan daitezke lagungarri bikainak.
|-
| '''Haragi xerra fin bat plantxan edo parrilan egiteko noiz gazitu''' || Egin ondoren gazituko dugu, barruko zukuak gal ez ditzan eta ez dadin lehortu.
|-
| '''Haragi zati gogorrak nola kozinatu''' || Haragi hauentzat gisatze teknika erabili beharko dugu.
|-
| '''Haragia xerra lodia plantxan edo parrilan egiteko noiz gazitu''' || Aldez aurretik gazituko dugu, barruko zukuak mugitzeko.
|-
| '''Haragiak, bigun eta handiak nola kozinatu''' || Labeko erreketa bikain doakio.
|-
| '''Haragia, anoentzako pisu gomendagarria''' || Freskoa hezurduna ( Saiheskia, arkumea) parrilan, labean edo plantxan egiteko pertsonako 350g eta 450g bitarte kalkulatu. Haragia, anoentzako pisu gomendagarria
|-
| '''Haragi bolak edo hanburgesak egiteko haragia''' || Behiki eta txerriki haragia erdibana nahastuta gozoagoak geratuko dira.
|-
| '''Haragi zati txikiak eta bigunak zein teknikarekin kozinatu''' || Frijituta, salteatuta, plantxan edo parrilan.
|-
| '''Lumadun ehiza labean gutxi egina jateko''' || Animalia gaztea izatea komeni da.
|-
| '''Urdai gazia frijitu edo plantxan egiteko''' || Aldez aurretik uretan edo esnetan beratzen eduki genezake; hartara, ez da horren gazia egongo.
|}
 
 
|}
== Itsaskiak prestatzeko truko eta aholkuak ==
{| class="wikitable"