Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
570. lerroa:
! Aholkuak !! Azalpena
|-
| '''Itsaski biziak noiz egosi''' || Kontserbatzeko eta haztegirik ezean, onena ahalik eta azkarren egostea izango da.
 
|-
| '''Itsaski biziak nola egosi''' || Gehienak ur hotzetatik abiatuta egosten dira; Aginik gabeko eta hildako itsaskiak berriz ur irakinetatik.
|-
| '''Itsaski handi eta biziak egosteko''' || Ur hotzetatik abiatuta. 100g bakoitzeko minutu bat egosi, beraz, 1000Gko otarraina 10 minutu. Itsasoko ur garbia edo 45-50g gatz litroko. Ipurdiz gora utzi hozten. Nekorak 3 minutu. Itsaskiari hankarik edo bestelakorik faltako balitzaio, estali zuloa ogi mamiarekin, egosi aurretik.
|-
| '''Itsaski saltsak egitekoan zaintzekoa''' || Ganbek eta krustazeoek hondar fin-fin moduko bat askatzen dute. Hori ondo kentzeko, oso iragazki finetik pasatu beharko dugu.
|-
| '''Itsaski txiki hilak, lanpernak eta karrakelak egosteko''' || Ur irakinetik abiatuta. Itsasoko ur garbia edo 45-50g gatz litroko. Otarrainxkak 2 minutu, ganbak minutu 1, lanpernak 30 segundo. Karrakelak berriro irakiten hasi bitarte.
|-
| '''Itsaski zomorroak (krustazeoak) egosi ondoren, buruz gora utzi, barruko likidoa oskolean gera dadin.''' ||
|-
| '''Itsaskiak egosteko erramua''' || Erabiltzeko ohitura dago toki batzuetan.
|-
| '''Itsaskiak egosteko''' || Itsasoko ur garbia edo ur litroko 35-45g gatz.
|-
| '''Muskuilu, txirla edota ardo zuriarekin kozinatzen dugunean, kontuz gatzarekin''' || Normalean ardo zuria eta txirlak gehituta, ez du gatzik behar, baina bakoitzak balora dezala.
|-
| '''Txipiroi tinta naturala''' || ezin da konparatu izoztutakoarekin, lehena askoz zaporetsuagoa da eta askoz gehiago belzten du.
|-
| '''Txipiroiak edo begi handiak; amukoa, freskoa bada eta azala garbia badu, ez dugu zertan kendu. Zapore berezia emango dio.''' ||
|-
| '''Txipiroiak edo txibiak frijitzeko zenbat eta handiagoak izan, orduan eta uztai finagoak moztuko ditugu.''' ||
|-
| '''Txipiroiak tintan''' || Esaten da plater hau hurrengo egunean goxoagoa dela.
|-
| '''Txirlak zabaltzeko''' || izan dezaketen hondarra saihestu nahi bada, aparteko kazola batean lurrunetan zabaldu ditzakegu, legatzari gehitu aurretik.
|-
| '''Txirlak ''' || Ireki arte bakarrik eduki behar dira sutan, denbora gehiago edukiz gero, lehortu eta txikle testura hartzen dute.
|-
| '''Txirlak''' || Erabilitakoan kontuz gatz kopuruarekin: gogoratu saltsa nahikoa gazituko dutela.
 
|}
 
== Pasta eta ore gaziak prestatzeko truko eta aholkuak ==
{| class="wikitable"