Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
665. lerroa:
! Aholkuak !! Azalpena
|-
| '''Bexamel saltsa desberdinen irin neurriak''' || Kroketak egiteko garaian litro esneko 120 g eta 150 g artean erabiliko dugu. Bexamela osagai bat gainetik estaltzeko bada 80g irin, eta saltsa arin bat egiteko bada, berriz, 50-60g irin litro esneko.
 
|-
 
| '''Bexamel saltsa, estaltzeko''' || Ez utzi hozten, momentuan erabili beharra dago, bestela oso azkar loditzen da eta ez du balioko estaltzeko.
|-
| '''Gorringo ugariko saltsak''' || Ez dira irakin behar, gehienez ere berotu, gorringoa ez mamitzeko.
|-
| '''Jatorrizko Villeroy bexamela egiteko''' || Saltsa egina dugunean, eta sutatik kanpo, gazta birrinduarekin eta gorringoarekin loditzen da. Osagai desberdinak estaltzeko balio du.
|-
| '''Maionesa moztuarekin zer egin''' || Normalean, gorringo kopuruarekin alderatuz olio kopuruan pasa egin garen seinale da; beraz, beste gorringo bat gehitu beharko diogu eta, olio pittin bat gehiago. Baina kontuz, olioarekin berriz pasako bagina, berriz ere moztu egingo litzateke.
|-
| '''Maionesa olio kopurua''' || Olio kantitatez pasatuko bagina, moztu egingo litzateke.
|-
| '''Maionesan olio kopurua''' || Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu.
|-
| '''Ozpin-olio oinarrizkoari zer gehitu''' || Mota guztietako lagungarriak gehitzea dago. Tipulina, mostaza, arrautza gortua, piper berdea, fruitu lehorrak, pipermina, …..
|-
| '''Ozpin-olioari zenbat ozpin gehitu''' || Gustuen arabera, ozpina gutxiago edo gehiago gehitu daiteke.
|-
| '''Salda gardena lortzeko''' || Osagaiak oso ondo garbitu, kontu handiarekin marmitan sartu, eta irakinaldiak su motelean egin. Iragazi ere poliki eta kontu handiz egin.
|-
| '''Salda gorria''' || Itsaski edo arroz prestaketak burutzeko erabiliko dugu.
|-
| '''Salda ilunak''' || Saltsa eta prestaketa ilunak kozinatzeko erabiltzen da.
|-
| '''Saldak noiz gazitu''' || Beti amaieran gehitu.
|-
| '''Saldak ur hotzetatik abiatu''' || Beti, eta gatza amaieran gehitu.
|-
| '''Saldei koipea kentzeko''' || Prestaketa hozten utzi eta koipea gainean pilatu eta kasu askotan solido bihurtuko da; momentu horixe izango da egokiena soberako koipea kentzeko.
|-
| '''Salteatzeko noiz gazitu''' || Aldez aurretik pittin bat gazituko genuke eta amaieran puntuan jarri.
|-
| '''Saltsa berdean''' || Garrantzizkoa da baratxuriak kolorea ez hartzea; beraz, oso gainean egon behar da.
|-
| '''Saltsa berderako ura edo salda,, eta zein salda''' || Saltsa zertarako erabiliko dugunaren baitan izango da. Osagarri oso zaportsuak erabiliko bagenitu, ura gehitzearekin nahiko, aldiz kontrakoa bada salda bat gehitzea litzake egokinea. Prestaketaren arabera salda bat edo beste erabiliko dugu.
|-
| '''Saltsa iluna lortzeko''' || Urarekin busti aurretik, marmitan tomate birrindua karameliza dezakegu edo tipula xerra txigortu batzuk gehitu.
|-
| '''Saltsen kolorea mantentzeko''' || Saltsa irabiagailutik pasako bagenu, kolorea asko galduko luke. Beraz, kolorea mantentzeko puregailutik pasatzea egokiagoa da.
|}