Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz esnea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
== OSAGAIAK ==
* Esnea: 2l.
* Arroza: 100 g.
* Limoi azala: 4 xerra.
* Kanela zotza: ½.
* Azukrea: 200 g200g.
* Kanela hautsa.
 
== PRESTAKETA ==
 
* Kazola batean esnea, kanela zotza eta limoi azala ( ahalik eta zati txuri gutxienarekin ) irakiten jarri.
* Irakiten hasitakoan, arroza gehitu eta ongi nahasi minutu pare batez arroza ongi zabal dadin.
* Su baxuan, ordu betez irakin, eragiteari utzi gabe.
* Jarraian azukrea gehitu eta beste 15 minutuz egosten eduki.
* OntzietaraEsnaeak guk nahik dugun dentsitateta duenean, ontzietara atera, eta behin hoztutakoan kanela hautsa botagehitu.
 
== AHOLKUAK ==
 
* Arroz esnea egosterakoan, heltzeko aukera handiak ditu, beraz plaka batean egitea eta oso gainean egotea komeni da.
 
* Arroz esne on bat egiteko zein esne aukeratzen dugun oso garrantzizkoa da, eguneko esne pasteurizatua litzateke egokiena.
 
* Sukaldari batzuek esnea eta esne-gaina nahasten dute. Ni ez naiz aukera honen aldekoa, osasun aldetik koipe handiagoa duelako eta arroz esneak denbora gutxiago irauten duelako.
 
* Arroz esnearen dentsitatea aukeratzeko jakin beharrekoa: sutan dagoenean lodia badago, hoztutakoan lehorra egongo da. Tarteko dentsitatea lortu behar dugu.
 
[[Kategoria:Errezetak]]