Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Gatza, gelatina, legamia eta ura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
56. lerroa:
 
'''Gatz lorea''': Gatz ura lurruntzen denean, gainean sortzen zaion gatz geruzatik lortzen da, heze edo lirdingatsuagoa, normalean plater sofistikatuenak edertzeko erabiltzen da.
 
[[Fitxategi:Nafarroako lore gatza.jpg|150px|thumb|Gatz lorea]]
 
'''Kristaleko gatza''': Kasu honetan gatz lore tamainaz handiagoa egiten da, eguzki eta haizearen eraginez, kristal txikitxo batzuk sortuz.
67. lerroa:
 
'''Añanako gatza''': Añanako Gatz Haraneko iturburu batetik lortzen den gatza. Gatzaga hau utzita egon ondoren azken urtetan berreskuratzeko lan handia egin da, eta bertan produzitzen den gatza komertzialki modu ugaritan saltzen da.
[[Fitxategi:Añanako gatza1.jpg|elft|150px|thumb|Añanako gatza]]
 
Baina Añanako gatzagatik sortzen diren gatz mota guztien artean bat nabarmendu beharko bagenu, Txuzoa izango litzateke. Bakarra da munduan eta gutxi ekoizten dena, bildumagileen objektu da kasik. Ubideetan zehar doan ur gazituak sortzen dituen tantak dira txuzoak, estalaktitak modukoak, eta adituen arabera horiek dira kalitate onenekoak.
 
'''Sal d´Oro flor, Jaitz gatz ekologikoa''': Nafarroan Jaitz herrian ekoiztutako gatz ekologikoa. Gatz ugari duen iturburutik datorren ura apalean jaso eta sodio kloruroa kristalizatzen hasi bezain pronto, uki leuneko lore gatzdun apartak jasotzen dituzte artisau nekaezinek, tentu handiz, arrantzan arituko balira bezala.
[[Fitxategi:Nafarroako lore gatza.jpg|150px|thumb|Gatz lorea]]
 
'''Malton gatza''': Ingalaterrako estuarioetan du jatorria; hau arrain ezkaten modukoa da eta platerak amaitzeko eta edertzeko erabiltzen da bereziki.