Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Koipeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
Oso gutxi badira ere, balea, itsas txakur edo bakailaoaren gibelean dute jatorria.
 
==== Landare jatorriko olioen erabilera ====
 
 
54. lerroa:
| '''Oliba olioa''' ||colspan=2| Gaur egun gurean erregea da frijitzeko, maneatzeko, gisatuak eta saltsak egiteko. Bere horretan ogi xerra baten gainean gatz edo tomateaz, ozpin olioak egiteko, barazki egosiei gordinik edo olio errea eginda gainetik botatzeko. Gurean pil-pila prestatzeko. Sukaldaritza mediterraneoaren ikurra, osasunaren eta nutrizioaren aldetik oso aberatsa. Oliba olioen artean oliba olio birjina, oliba olio findua edo patsa oliba olioa. Euskal Herrian, Ebroren ibaiertzak aproposak izan dira olibak landatzeko. Gaur egun erriberako olioa oso kalitate onekoa da. Lizarrerrian, urriaren amaieran biltzen hasten dira eta hegoalderago beranduxeago.
|-
| ||'''Oliba olio birjina''' || Oliba zapaltzetik lortutako olioa, eta tratamendu mekanikoak soilik aplikatzen zaizkiola. Inolako osagai kimikorik ez zaio gehitzen.
|-
| ||'''Oliba olio finduak''' || Zapore txarreko edo kalitate txarreko olio birjin bat lortzen denean, berotu eta produktu kimikoak gehituz zapore neutroagoko bat lortzen dute salmentarako.
|-
| ||'''Patsa olioa''' || Beste olio guztiak lortu ondoren, olibaren patsari produktu kimikoak gehituz, azken olio bat lortzen da. Kalitate eskasena duena eta kalitate txarrenekoa.
|}