Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Espeziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
120. lerroa:
</gallery>
[[Fitxategi:Kanela zotza.jpg|left|80px|thumb|Kanela zotza]]
 
 
 
 
==ONGAILUAK==
 
Sukaldeko prestaketen zapore eta lurrinak indartzeko erabiltzen dira.
 
=== Olioak ===
[[File:Nafarroako olio oliba birjina.jpg|left|100px|thumb|Nafarroako olio oliba birjina]]
 
Oliba olioa, sesamoarena, ekilorearena,...azken urte hauetan ohitura handia hartu da olioak espezia edo belar usaintsuekin beratzeko;hartara, olio lurrintsuak lortuz.
 
=== Ozpina ===
[[Fitxategi:Jerezko ozpina.jpg|100px|thumb|Jerezko ozpina]]
Ardoarena, sagarrarena, arrozarena, karameluarekin edo espeziekin.... olioaren moduan asko ugaritu dira.
 
=== Ziapea ===
[[Fitxategi:Ziapea3.jpg|left|100px|thumb|Ziapea]]
[[Fitxategi:Ziapea_estragoiarekin.jpg|left|100px|thumb|Ziapea estragoiarekin]]
 
Haziekin prestatzen den pasta bat da, eta kolore desberdinetakoa izan daiteke. Haziak, ozpin eta gatzarekin, besteak beste, nahastuta egiten da. Haragiekin jateko, ozpin olioak prestatzeko, beste osagaiekin nahastuz ongailu ugari prestatzeko erabiltzen da, eta ondoren osagaia igurtzi egiten da.
 
=== Limoia ===
 
Fruitu azidoa dugu, prestaketa askotan bere zukua edo azala erabiltzen da. Zaporeak indartu eta kolorea mantentzen du.
 
=== Laranjondo lore ura ===
[[Fitxategi:Azahar ura.jpg|100px|left|thumb|Azahar ura]]
Alkoholik erabili ezin duten lurraldeetan erabiltzen da. Laranjondoko lorearen lurrinak usain bikaina du eta azkenburukoetan erabiltzen da gehienbat.
 
=== Ketchupa ===
 
Tomate saltsa du oinarri, karamelu eta ozpinarekin nahastuta besteak beste, saltsa gazi-gozoa dugu eta haragi eta patatekin asko jaten da.
 
=== Chutneya ===
 
Fruta, azukrea eta ozpinarekin egiten dira saltsa gazi-gozoak. Normalean, haragien plateretan erabiltzen dira. Indian dute jatorria.
 
=== Soja saltsa edo tamaria ===
 
[[Fitxategi:Tamari soja salta.jpg|left|100px|thumb|Tamari soja salta]]
[[Fitxategi:Soja saltsa gozoa.jpg|100px|thumb|Soja saltsa gozoa]]
Soja egosi eta hartzitzen jartzen da gatzarekin, eta sortzen den saldari deitzen zaio horrela. Tamaria soja saltsa da, baina ohiko soja saltsa baino indartsuagoa zaporean eta lodiagoa.
[[Fitxategi:Soja saltsa3.jpg|left|100px|thumb|Soja saltsa]]
 
=== Shoyu saltsa ===
 
Soja, gariarekin egosi eta hartzitu ondoren sortzen den saltsa.
 
=== Misoa ===
 
Soja saltsa egin ondoren gelditzen den soja pasta hartzituari deitzen zaio misoa. Bereziki japoniar jatorriko zopak prestatzeko erabiltzen da.
 
=== Tabaskoa ===
[[Fitxategi:Pipermin saltsa.jpg|left|100px|thumb|Piperbeltz alea]]
Pipermin edo txile freskoa, ozpina eta gatza oinarri dituen saltsa. Zapore mina emateko erabiltzen da.
 
=== Piper txorizeroa ===
 
Pipermorroi lehorra da. Erabiltzeko haziak kendu eta egun batez beratu behar dira edo 5 minutuko egosaldi bat eman. Ondoren, labana batekin haragia erretiratu eta xehatu egingo dugu erabili aurretik. Gurean saltsa bizkaitarra prestatzeko ezinbesteko osagai dugu.
 
=== Gatzak ===
[[Fitxategi:Añanako gatza1.jpg|100px|thumb|Añanako iturburuko gatza]]
 
''Ikus, [[Sukaldaritza liburua/Osagaiak#Gatza|Gatza]]''
 
Mineral jatorrikoa, gaur egun mota asko eta toki askotakoak aurki genitzake. Fina, itsasokoa, kristalak.... gatza kontserbagarri izateaz gain, zaporea emateko ezinbestekoa da.
 
=== Alkoholdun edariak ===
 
Lurrin bereziak eman eta zaporeak indartzeko, Whiskya, brandya, rona, eta mota guztietako likoreak erabiltzen dira. Batzuk prestaketan zehar erretzeko, eta beste batzuk amaieran erabiltzen dira.
 
=== Ernatutako hazi usaintsuak eta loreak ===
 
Gaur egun modan jarri dira, lurrina emateaz gain, platera edertzen dute.
 
=== Worcestershire saltsa edo Perrins ===
[[Fitxategi:Perrins saltsa.jpg|100px|thumb|Perrins saltsa]]
 
Osagai desberdinekin eginiko saltsa da, zapore gogorrekoa eta kolore ilunekoa. Ingalaterrako sukaldean du jatorria eta gaur egun gurean beste prestaketa batzuk ontzeko erabiltzen da. Zerk osatzen duen sekretu bat bada ere, esaten da ozpina, brandya, melaza, gatza, antxuak, soja saltsa, baratxuria, tamarindoak, tipulatxak, pipermina nahastu eta 3 urtez ontzen edukitzen dela.
[[Fitxategi:Saltsa gozoak.jpg|left|100px|thumb|Saltsa gazi gozoa]]