Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Itsaskiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
182. lerroa:
 
'''Nekora edo txamarra''' (''Necora puber'')
[[File:Nekorak.jpg|centre|200|thumb|Nekorak]]
 
Krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen den karramarroa. Nekora generoko espezie bakarra da, hau da, monotipikoa. Bizkaian parte txarreko karramarroa ere esaten diote. Nekora Norvegia hegoaldetik Mendebaldeko Sahara arte bizi da, eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan ere bai. Itsas hondo harritsuetan bizi da, itsasertzetik 65 metroko sakonera arte. Gorputza ile fin-finez estalia du. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7–15 cm zabalekoa. Lehengo pereiopodo (''hanka'') parea besteak baino handiagoa da eta haginak ditu. Azken pereiopodo parea zabala da, igeri egiten errazteko. Negu azkenetan, arrak emea ernaltzen du, hazia hazi-putzu baten ipintzen du, eta handik pasatzen dira arrautzak errun momentuan, martxo inguruan.