Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
423. lerroa:
Katuarrainaren moduan, gurean, normalean, saltsa berdean prestatzen da. Adobatu eta frijitu ere egin daiteke; besterik gabe frijitu ere. Baina marrazoen familiako beste arrainen moduan, freskoa izan ezean lixiba edo txiza zaporea hartzen du eta oso freskoa jan behar da.
 
== Txelba arrunta Pagrus pagrus. ==
[[Fitxategi:Txelba.jpg|150px|left|thumb|Txelba]]
Esparidoen familiako eta Pagrus, Sparus eta Dentex generoetako itsas arrain osteiktien izen arrunta da. Hona hemen izen hau duten hiru espezieak: Txelba arrunta, Pagrus generokoa; Txelba hortz handia, Dentex generokoa, eta Urraburua edo Txelba urraburua Sparus generokoa.
Osorik edo zabalduta parrilan edo labean jatea da ohikoena. Handia izanez gero, zatitu eta irineztatu ondoren frijitu daiteke bere horretan jateko edo erregosita saltsarekin jateko.
 
== Urraburua edo txelba urraburua Sparus aurata. ==
[[Fitxategi:Urraburua.jpg|300px|thumb|Urraburua]]