Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturra betiko eran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu da. Edukia: 600px|thumb|Muturrak betiko eran
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tripakiak 2.jpg|600px|thumb|Muturrak betiko eran]]
 
'''MUTTURRAK BETIKO ERAN'''
 
MAHAIKIDEAK: 4
 
== OSAGAIAK ==
 
=== MUTURRAK EGOSTEKO ===
 
* Behiki muturrak: 1000 g.
* Tipula: 1 zuritua eta erdibitua.
* Porrua: 1 garbia.
* Azenarioa: 1 garbia.
* Perrexila: Sorta txiki bat ongi garbitua
 
=== MUTURREN SALTSA PRESTATZEKO ===
 
* Piper txorizeroa: 2.
* Oliba olioa: 100ml.
* Tipula: 1 lerrotan.
* Piper txorizeroa: 2.
* Tomate birrindua: 100ml
* Muttur salda salda. 200ml.
* Salda txuria: 200ml
* Gatza.
 
== PRESTAKETA ==
 
=== MUTURRAK EGOSTEKO ===
 
* Muturrak uretan ondo garbitu eta 5 mintutuz [[zuritu]].
* Barazkiak garbitu eta tipularekin izan ezik besteekin barazki-sorta osatu.
* Kazola normal edo presio eltze batean barazki-sorta, tipula eta gatz-ur hotzarekin irakiten jarri. Muturrak ongi egosteko denbora dezente behar izaten dute, kazola normalean 2 ordutik gora. Espres ontzian 30 mintutuz egosi eta ondoren ikusi denbora gehiago behar duen.
* Mutturak egosita ditugunean uretatik atera eta hozten utzi. Barazkiak eta salda gorde.
* Moztu muturrak zati txikietan eta barazkia dado handitan.
 
=== MUTURREN SALTSA PRESTATZEKO ===
 
* Bezperatik [[piper txorizeroa]] txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. [[Muturzorrotz]] labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
* Kazola batean tipula olioarekin sueztitzen jarri.
* Gorriturik digunean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere kozinatu, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
* Saldak gehitu eta 30 minutuz su baxuan egosi.
* Puregailutik lehenik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.
 
=== AMAITZEKO ===
 
Elkartu saltsa eta mutur haragia eta egosi elkarrekin, muturrak ongi bigundu bitarte.
Behin muturrak ongi bigundu eta saltsa guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean ondu.
 
== AHOLKUAK ==
 
* Gaur egun muturrak oso garbi saltzen dituzte eta uretan garbitzea nahiko izaten da.
* Muturrak, egosi eta zatituta ere saltzen dira, horrela erosiko bagenitu, plater hau prestatzea askoz errazagoa eta azkarragoa litzateke.
 
[[Kategoria:Errezetak]]
[[Kategoria:Osagaia:Txerrikia]]
[[Kategoria:Iñigo Esnaolaren errezetak]]