Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Itsaskiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
286. lerroa:
 
==== Bieira handia edo erromes-maskor handia, sarri erromes-maskorra soilik (''Pecten maximus'') ====
[[Fitxategi:BieirakBieirak2.jpg|200px|left|160px|thumb|BieiraBieirak]]
 
 
Molusku kuskubikoa da, Done Jakueren bidean ikur nagusia delako ezaguna. Kusku asimetrikoa, erraz ezagut daiteke goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna. Ezaugarri nagusia, animalietan oso urria, dituen begi katadioptrikoak dira, islaz funtzionatzen dutenak. Kuskuak bat-batean itxiz igeri egiteko gai dira hidro-propultsioa erabiliz. Bada beste espezie bat, erromes maskor txikia (''Pecten jacobaeus''), Mediterraneoan baino bizi ez dena, eta erromes-maskor handiaren antz handia duena. Badirudi bien arteko alde genetikoa oso txikia dela eta koespezietzat har daitezkeela. Hogei urte izatera irits daiteke.
 
Sukaldaritzan oso aintzat hartua da. Haragiaz gain, guruin genitala edo korala ere jaten da. Oso preziatua den itsaskia dugu eta prezio altua duena. Izoztua aurkitzea freskoa aurkitzea baino errazago zaigu. Freskoak jateko uda da garairik onena eta horrela erosiko bagenu, 2 egunen aurretik jatea komeni da eta beti pisu bat dutela tapa moduan gordetzeko, elkar jan ez dezaten. Zati gorria gordinik jan daiteke, hori egosteak gomaren testura emango bailioke. Alde zuria berriz, normalean, plantxan gutxi kozinatuta jaten da, entsaladan ere jar daiteke, beti gutxi, goma testura hartu ez dezan. Labean erreta edo gratinatua ere egin daiteke, kasu honetan saltsa batekin jatea da ohikoa. Labana txiki batekin erraz zabaltzen da. Kozinatu aurretik bieira ur azpian garbituko dugu, bi ataletan banatuz: atal arra, zuria, eta atal emea, gorri-laranja edo korala. Beste tripa marroi kolorekoa eskuekin kendu eta bota egingo dugu. Jarraian, zati zuria eta korala ur azpian ongi errepasatu.
 
 
==== Datilak (''Solenidae'') ====