Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Itsaskiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
299. lerroa:
 
==== Muskuilua (''Mytilus edulis'') ====
 
[[Fitxategi:Muskuiluak.jpg|300px|thumb|Muskuiluak]]
 
Molusku kuskubiko bat da, Mytilidae familiakoa. Itsasoko animalia da, arroketan atxikia bizi dena marearteko guneetan. Jateko oso ona da, proteina eta mineral ugari ditu. Batzuetan, muskuilu hitza Mytilidae familiako espezie guztiak izendatzeko erabiltzen da eta, gutxi batzuetan, familia horretakoak ez diren antzeko espezie batzuk izendatzeko ere bai (''zebra-muskuilua, adibidez, Dreissenidae familiakoa''). Gainerako molusku gehienen antzera, muskuiluek gorputz biguna dute, maskor kalkareoz babestua. Gorputz biguna hainbat atalez osatua dago, errainak, hauek inguratzen duten mintz batekin, zakatzak eta organo gihartsu bat, oina izenekoa. Munduan, muskuiluen produkzioa handia dago herrialde ugaritan, gure inguruan Galizian, eta bertatik datoz gure arrandegietan ikusten ditugun gehienak. Haztegiei esker kalitate bikaineko itsaski merkea eta oso eskuragarria daukagu. Freskoa, izoztua, erdi egosirik ontziratua edo kontserban modu ugaritan eros genezake. Esan beharrik ez dago freskoa jatea dela gomendagarriena eta behin erosiz gero, ahalik eta azkarren kontsumitzea.
[[Fitxategi:Muskuiluak2.jpg|px 200|thumb|Muskuiluak]]
Prestatu aurretik itsatsita dituen kanpoko bizarrak eta azalak labana batekin ongi harraskatu eta tiraka garbitu behar dizkiogu. Muskuilua, lurrunetan egosita jaten da gehien, asko egin gabe, limoiarekin edo saltsaren batekin lagunduta. Gordinik ere jan badezakegu ere, gurean ez da ohikoena. Muskuilu beteak, frijitu moduan bexamelarekin jateko, gratinatuak, edo tomate eta saltsa berdean presta ditzakegu. Arroz, pasta edo bestelako plateren lagungarri bikaina. Eskabetxean era presta genezake. Munduko herrialde askotan jaten da muskuilua eta bakoitzak prestatzeko modu oso desberdinak ditu.