Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
256. lerroa:
Andaluzia aldean adobatu eta frijituta jaten da. Marrazoaren familiako arrain askok, ez badira oso freskoak jaten, lixiba edo txiza zapore bat hartzen dute. Saltsan, egosita edo plantxan ere presta daiteke baina gogoratu beti oso freskoa izan behar duela.
== Hegaluzea edo atunzuria, Thunnus alalunga. ==
[[Fitxategi:Hegaluzea.jpg|200|thumb|Hegaluzea]]
Ur gazian bizi den Scombridae familiako arrain urdin mota bat da. Ez du haragia hegalaburrak (atungorriak) bezain gorria, hortik izena. Mundu guztiko itsaso epel eta beroetan bizi da eta oso preziatua da. Gure baxurako arrantzak biziraun dezan ezinbestekoa dugu.
Sukaldean atungorria edo hegalaburraren erabilera berdina izan daiteke. Plantxan, parrilan, labean, arrautzeztatu eta frijitua, egosia eta oliotan, gordinik, saltsan, patatekin gisatua.... Hegaluzea garbitzeko garaian, tripan hiruki forma duen mendrezka zatia banandu egiten da. Zati koipetsuena eta preziatuena da. Mendrezka parrilan edo egosi eta oliotan jaten da jeneralean.