Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
286. lerroa:
 
== Katuarraina edo lixa, Scyliorhinus canicula. ==
[[Fitxategi:Katuarraina edo Lixa (1).jpg|150px|thumb|Katuarraina edo Lixa]]
 
Ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Scyliorhinidae familiakoa. Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi da. Gehienbat hondo hondartsu, legartsu edo lupetsutan ibiltzen da, metro gutxi batzuren eta 400 m arteko sakoneratan. Ipar ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan katuarraina elasmobrankioen artean ugarienetariko bat da. Populazio gehienak egonkorrak dira toki gehienetan. Bizkaian itsuki, momats edo pitarrosa deitu izan dute. Buru motzeko marrazo lerden eta txikiak dira, 1 m luze eta 2 kg baino astunago izatera hel daitezkeenak. Bi bizkar-hegatsak isatsaren aldean dauzkate kokatuak gorputzean. Haien larruazalaren ukia latza da, lizpaperaren laztasunaren antzekoa. Sudurzuloak musuaren behealdean dituzte eta zirrikitu kakotuaz ahora lotua. Behealdea zuri-grisaxka argia dute eta goialdea marroi-grisaxka, ilunagoak diren orbanekin. Bizkarreko kolorea hondarrarenaren antzekoa da, orban txiki eta marroi edo ia beltz askorekin.