Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
148. lerroa:
 
== Abadira, abadejoa, abalaioa edo abarioa, Pollachius pollachius. ==
[[Fitxategi:Abadira edo abadejoa.jpg|150px|thumb|Abadira edo abadejoa]]
 
Gadiformeen ordenako espezie bat da. Ohiko arraina da Bizkaiko golkoan, Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan. Sabelaldea grisa du eta bizkarraldea arre berdekara. Baraila irten xamarra du. Hiru bizkar-hegal bakandu ditu, bi uzki-hegal (lehenengoa zabala), sabel-hegal txikiak eta isats-hegal nahiko garatua. Espezie hau 1200 cm luze izatera irits daiteke. Arrain txikiz, zefalopodoz eta izkiraz elikatzen da. Gantz gutxiko arraina da (%1 inguru). 10 urtez bizi daiteke, ur hotzetan, batez ere ingurune harritsuetan. Abadiraren haragia bakailaoaren antzekoa da, zapore finagoa badu ere.
Bakailaoaren modu berdinean saltzen da, askotan bakailao izenez ere saltzen da. Abadira gazitua beratu ondoren, saltsan, frijitua, errea, konfitatuta, entsaladetan presta dezakegu.
 
== Amuarraina , Salmo trutta. ==
Oncorhynchus Salmo eta Salvelinus generoko ur gezako arrainak dira, Salmonidae familiako Salmoninae azpifamiliakoak. Ibai eta aintziretan (Europan, Ipar Amerikan, Asian eta Ipar Afrikan) bizi dira. Gorputz luzea, mutur zorrotza eta aho zabala dituzte. Kolore askotakoak dira, eta hainbat espezie daude: amuarrain arrunta, ortzadar amuarraina, ibai amuarraina, aintzira amuarraina, itsas amuarraina, amuarrain artikoa, izokin amuarraina... Ur garbiak, hotzak eta ondo oxigenatuak behar dituzte.