Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Itsaskiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
365. lerroa:
 
 
=== '''Molusku Hegalaria''' (''lex coindetii'') ===
 
Ommastrephidae familiako itsas moluskua da, Mediterraneo osoan eta ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. Arrek 18-20 cm eta emeek 25-27 cm-ko luzera dute. Potaren antz handia du, baina kolorez ez da gorrixka baizik eta marroi iluna. Gorputza txipiroia eta pota baino luzeagoa eta gorputzaren amaierako hegatsek bihotz forma hartzen dute.
372. lerroa:
 
 
=== '''Txipiroi arrunta''' (''Loligo vulgaris'') ===
[[Fitxategi:Txipiroia.jpg|140px|thumb|Txipiroiak]]
Handia denean, begihandia edo txibia deitua. Ipar itsasotik Afrika mendebaldera arte bizi den txipiroi mota da, Euskal Herriko kostan ohikoena. Ur azaletik 500 metroko sakonera arte bizi da. 40 cm luze izatera irits daiteke. Bentosaz estalitako hamar garro ditu, horietako bi luzeagoak. Arrosa garden kolorekoak dira, lerro edo zain arrosa ilun edo moreekin. Gurean harrapaketarik gehienak udan izaten dira.
378. lerroa:
Euskal sukaldaritzan oso erabilia eta preziatua den osagaia dugu. Txipiroiak bere tintan gure sukaldaritza bereizten duen errezeta da. Txipiroi txikia osoan eta beterik prestatuta edo behi handia zatitua, bi kasuetan bere tintarekin egindako saltsan prestatzen da. Plater hau kozinatzeko tinta freskoa izatea inportantea da. Bestetik, sukaldaritza eskoletan txipiroia garbitzeko garaian, kanpoko azala kentzeko ohitura badago ere, amuko txipiroi freskoari ez litzaioke kendu beharko, zapore eta kolore oso bereziak ematen baitizkio. Txipiroia bere tintan prestatzeaz gain, plantxan ('' buelta eta buelta''), tipuletan pelaio erara, Lohitzune erara frijituta... presta litezke, tamainaz tartekoak edo begi handiak berriz, zatitu eta irineztatu edo birrineztatu ondoren frijituak, arroz eta pasten lagungarri, patatekin gisatuak....presta genitzake.
 
=== '''Txokoa''' (''Sepia officinalis'') ===
 
Sepiida ordena osatzen duten itsas zefalopodoak dira. Txipiroien senide hurbilak eta haien antzera sukaldaritzan aintzat hartuak. Euskal Herrian espezierik ohikoena txibi arrunta (''Sepia officinalis'') da. Txibia espezieen artean handiena eta ezagunena da. 49 cm luze izatera irits daiteke eta 4 kg pisatzera. Itsaso subtropikalekoak txikiagoak dira eta ez dira 30 cm baino luzeagoak. Txibiak Atlantiko Ekialdean, Mediterraneoan, Ipar itsasoan eta Baltikoan bizi dira gutxienez, baina azpiespezie batzuk urrunago ere aurki genitzake, Hegoafrikan, adibidez. Hondarrezko eta lohizko hondoetan bizi da, 200 metroko sakoneran. Txibiek barne egitura gogorra dute, txibia hezur izenekoa, porotsua eta aragonitoz egina. Begiak animalien artean garatuenetakoak dira eta begi-niniek W leun itxura dute. Bere odolak ezohiko kolorea du, berde-urdina baita, oxigenoa garraiatzeko kobrea duen hemozianina erabiltzen baitu, burdina duen hemoglobinaren ordez. Azal kolorea lasterren aldatzeko gai diren animaliak dira, olagarroekin eta txipiroiekin batera. Azala 2/3 segundotan egokitzen da ingurura: hondarra, arrokak, landareak...
385. lerroa:
 
 
=== '''Pota europarra edo arrunta''' (''Todarodes sagittatus'') ===
[[Fitxategi:Txibiak.jpg|left|px200|thumb|Txibiak]]
 
392. lerroa:
Sukaldeko erabilera, txipiroiaren antzekoa da, nahiz eta txipiroiaren haragia zaporetsuagoa eta gogorragoa izan. Normalean, frijituta jaten dira, txibierroak ''rabak'' esaten diegu, eta zati handi bat pota haragia izaten da.
 
===
 
'''Olagarro arrunta''' (''Octopus vulgaris'') ===
 
[[Fitxategi:Olagarroa.jpg|200px|thumb|Olagarroa]]