Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Barazkiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa:
====Dado txikitan====
 
Edo "Printanier" eran, barazkia dadotan edo lauki txikietan mozteari esaten zaio. Dado hauek 0,5cm inguruko karratuak izaten dira. Mozketa hau ematen zaien barazkiei, bere horretan aurkezteko helburua izaten dute. Dadoek ahalik eta berdinetakberdinenak izatea komeni da. Tomatearen kasuan "concassé" hitza ere erabiltzen da mozketa hau adierazteko. Xehatutako barazkien moduan dado txikitan moztutako barazkiak tenperatuaratenperatura baxuan, sueztitu beharko ditugu.'''"Concassé" eran''' saldarik eta hazirik gabeko tomatea dado txikitan mozteari esaten zaio.
 
<gallery mode="packed" widths="260" heights="125" perrow="6" caption="Barazki mozketak">
48. lerroa:
====Dadotan====
 
Edo "Paisana" eran, barazkia dadotan edo laukitan mozteari esaten zaio. Dado hauek 1 eta 2cm inguruko karratuak izaten dira. Mozketa hau ematen zaien barazkiei, bere horretan aurkezteko helburua izaten dute. Dadoek ahalik eta berdinetakberdinenak izatea komeni da. Xehatutako eta dado txikietan ebakitako barazkidekinbarazkiekin alderatuz dadotan moztutakoak tenperatuaratenperatura altuagoan, sueztitu edo salteatu daitezke.
 
<gallery mode="packed" widths="260" heights="125" perrow="6" caption="Barazki mozketak">
121. lerroa:
==== Sailetan ====
 
Aza lore, brokoli edo romaneskoa,romanesko sorta edo sail txikietan banatzea.
 
<gallery mode="packed" widths="260" heights="125" perrow="6" caption="Barazkiak sailetan">
203. lerroa:
 
Salda zaporetsuak burutzeko erabiltzen den barazki eta belar usaintsuen sortari esaten zaio.
Ondo garbituakogarbitutako barazkiak bildu eta listariarekin lortzen dira.
Modu honetara, prestaketa amaitutakoan barazkiak bilduta izango ditugu eta beharrezkoa bagenu erraz erretiratu edo aprobetxatuko ditugu.
 
290. lerroa:
 
====Kuia ''Cucurbita'' ====
 
Udazkenean biltzen dugun fruitua da, mota ugaritakoak ditugu, luzeak, borobilak, txikiak, handiagoak, gogorragoak, bigunagoak, ganaduarentzat erabiltzen direnak edo geuk jatekoak.
 
301 ⟶ 302 lerroa:
 
Pureak eta kremak egiteko, beste barazkiekin salteatzeko, labean eta plantxan erretzeko, gozogintzarako aingeru adatsa edo bizkotxoa prestatzeko. Askotariko erabilerak ditu. Prestaketa bakoitzerako ondoen mota bakar bat etorriko da.
 
====Kuiatxoa edo kalabazina ''Cucurbita pepo subsp. pepo'' ====
 
[[Fitxategi:Kuiatxoa.jpg|left|150px|thumb|Kuiatxoak]]
Oso balioaniztunabalio aniztuna dugun barazkia da, frijituta, plantxan, erregosia, egosia, betea... gainera oso azkar prestatzen da, nik etxean komodin moduan, hozkailuan izaten dut. Sukalde askotan zuritzeko ohitura izan da, beste batzuetan erdia zuritu izan da, nik gaur egun gehienetan ez dut zuritzen, ondo garbitzearekin nahikoa. Normalean, handiegiak erostea ez da komeni izaten, hazi gehiago, kanpoko azala lodiagoa eta barruko haragia bigunagoa izaten dute.
 
====Alberjinia edo berenjena ''Solanum melongena''====
 
[[Fitxategi:Alberjinia1.jpg|150px|thumb|Alberjiniak]]
Kuiatxoaren erabilera berdintsuak izan ditzake; azala lodiagoa badu ere, barru aldean harroagoa du. Erraz prestatzen da frijituta, plantxan, labean, erregosia, egosia, betea...
 
====Pepinoa ''Cucumis sativus''====
 
[[Fitxategi:Pepinoa.jpg|left|120px|thumb|Kuia|Pepinoak]]
Usain eta lurrin handikoa, entsaladan jaten da gehien eta esan gabe doa, gazpatxoaren osagai nagusietako bat da.
 
====Ahuakatea ''Persea americana''====
 
[[Fitxategi:Ahuakatea.jpg|120px|thumb|Ahuakateak]]
Koipe kantitate handiko barazkia dugu eta, beraz, oso krematsua. Normalean, entsaladetan, edo beste osagaiekin nahastua jaten da. Gurean, guakamolea izan daiteke barazki honekin egiten den prestaketarik ezagunena.
325 ⟶ 331 lerroa:
 
==== Artoa ''Zea mays'' ====
 
[[Fitxategi:Artoa2.jpg|left|100px|thumb|Artoa]]
Jeneralean, kontserban erosten dugu, eta entsalada desberdinetan erabiltzea da ohikoena. Hala ere, artoa geuk egosteko aukera ere badago. Hego Ameriketan, zopa ugariren parte dira baita erreta jateko ere.
336 ⟶ 343 lerroa:
 
====Aza gorri ''Brassilia oleacea var. Capitata f. rubra''====
 
[[Fitxategi:Lonbarda1.jpg|left|100px|thumb|Aza gorria edo lonbarda]]
Gurean gutxi erabiltzen da, gordina jan dezakegu oso fin moztu eta limoiarekin beratuta. Egostean kolorea asko gal dezake. Nik kolore gutxiago gal dezan, denbora pittin bat gutxiago egosi eta bere uretan hozten uzten dut. Modu honetan, kolore berezi bat hartzen du. Ondoren, aza olioen moduan presta dezakegu edo beste barazki batzuekin nahasita.
 
====Aza ''Brassica oleracea var. capitata''====
 
[[File:Aza kizkurra.jpg|thumb|Aza]]
Euskal Herriko baserrietako baratzetan negua ondoen irauten duen barazkietako bat dugu. Eguberrietan jan izan da. Egosi ondoren, berakatzarekin eta olioarekin gozatua. Aza gorriaren moduan oso fin moztuta eta limoiarekin beratuta gordinik jan dezakegu; kantitate txikietan entsaladan ere jan dezakegu. Alemaniarrek azarekin prestatzen duten chucruta ezaguna da, gatzarekin hartzitutako aza da, gure hesteetako bakterioen bizitza hobetzeko bikaina, defentsak indartzeko alegia, jateko, ordea, zapore indartsukoa.
348 ⟶ 357 lerroa:
 
====Bruselako aza edo Bruselaza ''Brassica oleracea var. gemmifera''====
 
[[Fitxategi:Bruselaza.jpg|130px|thumb|Bruselako azak]]
Neguko barazkia, 10-12 minutuko egosketa behar du, erditik moztu eta salteatuta edo menestran beste barazkiekin nahasita edo panatxean egoki gelditzen dira. Fin xehatua entsaladan ere jan daitezke.
 
====Endibia ''Cichorium endivia''====
 
[[Fitxategi:Endibia.jpg|left|180px|thumb|Endibiak]]
Txikoria mota bat da, horia edo gorria aurki genezake, ondo garbitu behar izaten da. Mingots xamarra da, normalean entsaladetan erabiltzen dugu, bete daitekeen ontzitxo baten moduan. Egosi ere egin daiteke.
 
==== Errukula(Eruca vesicaria, E. vesicaria subsp. sativa edo E. sativa) ====
[[Fitxategi:Errukula.jpg|left|180px|thumb|Errukula]]
 
[[Fitxategi:Errukula.jpg|left|180px|thumb|Errukula]]
Errukula Brassicaceae familiako barazkia da, jatorriz Mediterraneo eskualdekoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.
Batzuetan "errukula" Diplotaxis tenuifolia landareari ere esaten zaio, eta haren hostoak ere jaten dira Eruca sativa landarearen antzera. Batzuetan errukolaerrukula edo arroketa (frantsesez roquette) ere esaten zaio[1].
Errukula barazki gisa kontsumitu izan da Mediterraneo inguruko eskualdeetan antzinako erromatarren garaitik, afrodisiakotzat jotzen zena. Tradizioz, ordea, basatikiera basatian bildu eta ez da eskala handian landu izan. 1990eko hamarkadara arte ere ez da ikerketa zientifikorik egin. Gaur egun, hainbat lekutan landatzen da, bereziki Veneton, eta munduko saltoki ezberdinetan eskuragarri dago.
Errukula entsaladan erabiltzen da bereziki, baina barazki gisa ere sukaldatzenkozinatzen da pasta edo zezina erabiliz. Italian ere ohikoa da pizzetan erabiltzea, soilik labearen ondoren gehituz. C bitaminan eta burdinan aberatsa da.
 
Magrebeko errukula noizbehinkako ekaitzen ondoren etortzen da, eta zopan jaten.
 
====Eskarola ''Cichorium endivia''====
 
[[Fitxategi:Eskarola.jpg|140px|thumb|Eskarola]]
Entsaladetan jateko, baratzean burua soka batekin lotzen da, eta horrela barrualdea horiagoa geratzen da. Ondo garbitu eta lehortu ondoren, entsaladan jan dezakegu. Aldiz, eskarola burua bildu gabe uzten badugu, berdeagoak geratuko dira hostoak, eta kasu horretan egosteko ere erabiltzen da.
 
====Haritz hostoa ''Chicorium Intybus''====
 
[[Fitxategi:Haritz hostoa.jpg|left|120px|thumb|Haritz ostoakhostoak]]
Garbitu eta lehortu ondoren, entsaladan jan dezakegu.
 
378 ⟶ 391 lerroa:
 
====Kukulua ''Lactuca sativa''====
 
[[Fitxategi:Kukulua.jpg|150px|thumb|Kukulua]]
Uretan garbitu, lehortu, eta lautan moztu ondoren, entsaladan jan dezakegu.
 
==== Mizuna(Brassica rapa var. nipposinica) ====
 
[[Fitxategi:Mizuna2.jpg|150px|left|thumb|Mizuna]]
 
390 ⟶ 405 lerroa:
 
====Letxuga more kizkurra edo lolloa ''Lactuca Sativa Acephala''====
 
[[Fitxategi:Letxuga gorri kizkurra.jpg|left|150px|thumb|Letxuga more kizkurra]]
Garbitu eta lehorturik, entsaladan jan dezakegu.
 
====Letxuga ''Lactuca sativa''====
 
[[Fitxategi:Letxuga.jpg|left|150px|thumb|Letxuga]]
Garbitu eta lehorturik entsaladan jan dezakegu.
 
====Txikoria ''Cichorium intybus''====
 
[[Fitxategi:Txikoaria.jpg|100px|thumb|Txikoria]]
Zapore oso mingotsekoa, normalean, hostoak ondo garbitu eta fin-fin moztu eta entsaladan jaten da.
406 ⟶ 424 lerroa:
 
====Zerben hostoa ''Beta vulgaris subsp. vulgaris''====
 
[[Fitxategi:Zerba.jpg|left|120px|thumb|Zerbak]]
Gehiengo batek zerbaren zurtoina eta hostoa biak batera egosten ditu, baina gero eta gehiago bereizi eta bakoitzari tratamendu desberdina ematen zaio. Hostoek 5 minutuko egosaldi batekin nahikoa dute, eta ziazerbaren erabilera berbera eman diezaiekegu. Krema eta pureak egiteko, nahaski eta tortillak, bexamelak, eltzekarietan, betegaietan, salteatuta.... modu askotara erabil liteke.
 
====Ziazerba ''Spinacia oleracea''====
 
[[Fitxategi:Ziazerba.jpg|150px|thumb|Ziazerbak]]
Neguko barazkia dugu. Hostoa bakarrik aprobetxatzen da, eta garbitzeko garaian zuztar eta zati gogorrak kentzen dira. Denbora gutxi behar izaten du egosten. Krema eta pureak egiteko, nahaski eta tortillak, bexamelak, eltzekarietan, betegaietan, salteatuta.... modu askotara erabil liteke.
416 ⟶ 436 lerroa:
 
====Ilarra ''Lepista nebularis''====
 
[[Fitxategi:Ilarrak.jpg|left|100px|thumb|Ilarrak]]
Lekarekin estalitako hazi hau eltzekarien familiako barazkia dugu. Gurean freskoa udaberrian aurki genezake. Gaur egun gure baserrietako goi mailako produktu moduan dago kontsideratua. Ilar gazteak gordinik ere jaten dira eta leka eta guzti ere bai. Izoztua, urte osoan aurki dezakegu. Beloute batekin edo urdaiazpikoarekin salteatua, babekin nahastua edo krema eta saltsan ere presta dezakegu. Euskal Herrian udaberrian eta bereziki kostaldeko herrietan biltzen den barazkia dugu.
424 ⟶ 445 lerroa:
 
====Baba ''Vicia faba''====
[[Fitxategi:Babak barazkia.jpg|left|100px|thumb|Babak]]
 
[[Fitxategi:Babak barazkia.jpg|left|100px|thumb|Babak]]
Gure merkatuetan freskoa ilarren moduan udaberrian aurki dezakegu. Ilarren prestaketa berdintsua izango du, beloute saltsan edo salteatua urdaiazpikoarekin. Goi mailako jatetxeetan egosi ondoren, hazia bera ere zuritu egiten dute. Horrela, oraindik ere finagoa geldituko da, nahiz eta lana handia izan.
 
====Leka ''Phaseolus vulgaris''====
 
[[Fitxategi:Lekak 4.jpg|120px|thumb|Lekak]]
Udako barazkia, leka eta guzti jaten ditugu. Mota ugari aurkitu ditzakegu: luzeak, motzagoak, zilindrikoak.... Uretan edo lurrunetan egosita, salteatuak, patatekin, krema moduan jan ditzakegu. Aurre lanetan, alboetan dituen ileak kendu edo ez erabaki behar dugu. Horretarako leka eskuekin erditik puskatuko dugu kontu handiz; jarraian, poliki-poliki albo batera tira egingo dugu, baldin eta haria luzea geratzen bazaio, 3 edo 4 cm, orduan leka guztiei alboko hari hori kendu egin beharko diegu. Gaur egun leka gehienak hari gutxiko barietateakmotak dira; beraz, ez da beharrezkoa lan hori hartzea.
 
=== Loreak ===
 
====Azalorea ''Brassica oleracea var. botrytis''====
 
[[Fitxategi:Aza lorea.jpg|left|200px|thumb|Azaloreak]]
Azarekin batera negu gogorrenean, gure baratzean aurkitu izan dugun barazkia. Gabonetan gure etxeko mahaian askotan jan izan dugu. Hosto berdeetan bildua izaten da. Zurienak erostea komeni, sortatxo txikietan moztu eta labana batekin zikin guztiak garbitu ondoren lurrun edo uretan egosten da. Uretan egosiko bagenu, 15-18 minutuan egosiko genuke. Kontu handia izan egosi ondoren bitsadera batekin kontuz erretiratzen, puska ez dadin. Patatarekin, olio errearekin, bexamel saltsaz estalia, budinean, krema egiteko, arrautzeztatzeko edo frijitzeko erabil dezakegu.
 
====Brokolia ''Brassica oleracea var. italica''====
 
[[Fitxategi:Brokolia.jpg|150px|thumb|Brokoliak]]
Kanpoko hostoak kendu eta sortatxo txikietan moztu ondoren, ur ugaritan garbituko dugu. Lurrunetan edo ur irakinetan 5-8 minutuz egosiko dugu. Olio errearekin bustita, bexamelaz estalirik, patatekin, krema moduan, salteatua edo arrautzeztatu eta frijitua. Nik etxean lurrunetan egosten dut espres eltzean 2 minutu eta erdian.
444 ⟶ 468 lerroa:
 
====Romaneskoa ''Brassica oleracea''====
 
[[Fitxategi:Romaneskua.jpg|left|100px|thumb|Romaneskoa]]
Brokolia baino pittin bat gogorragoa da, baina era berean pinporta moduan birrintzeko erraztasuna du. Kanpoko hostoak kendu eta sortatxo txikietan zatitu ondoren, ur ugaritan garbituko dugu. Lurrunetan edo ur irakinetan 5-8 minutuz egosi. Olio errearekin, bexamelaz, patatekin, krema moduan, salteatua edo tenpuran eta frijitua. Nik etxean lurrunean egosten dut espres eltzean 2 minutu eta erdian.
450 ⟶ 475 lerroa:
 
====Orburua ''Cynara scolymus''====
 
[[Fitxategi:Orburuak.jpg|left|150px|thumb|Baratxuriak]]
Orburuak.jpg
Neguko gure baratzeko lore bikaina, zapore berezikoa eta ezinbestean, nire iritzirako, freskoa jan behar dena. Ontziratua erosiko bagenu, aukera bakarra emango nioke, ura eta gatza izatea gehigarri bakarrak. Galtzeko asko duen barazkia da. Batzuek egosi ondoren zuritzen dute; beste batzuek berriz, egosi aurretik. Nik egosi ondoren zuritzen dut, eta hartara, ez dut limoirik gehitu behar egosteko garaian. Hala ere, badu egosteko modu honek alde txar bat, izugarrizko kazola beharko dugula.
 
464 ⟶ 489 lerroa:
 
====Arbia ''Brassica rapa subsp. rapa''====
 
[[Fitxategi:Arbi txuria.jpg|left|150px|thumb|Arbi txuria]]
Mota eta forma askotakoak ditugu, gurean gehiago ganaduaren elikagai moduan erabili izan da. Asiako sukaldaritzak, japoniarrek bereziki, beste dimentsio bat eman diote. Lurrunetan egosia beraien sukaldaritzako oinarri bat da, eta munduan zehar arbi mota desberdinak asko erabiltzen dira. Arbi hostoak, “greloak” edo arbi-garak, Galiziako sukaldaritzan oso ezagunak dira.
 
====Errefautxoa ''Raphanus sativus''====
 
[[Fitxategi:Errefautxo.jpg|150px|thumb|Errefautxoak]]
Entsaladetan zatitua, pikante puntu bat ematen dio. Barazki gordinetan preziatua da makrobiotikoentzat. Edertzeko elementu bezala ere erabiltzen da.
 
====Azenarioa ''Daucus carota subsp. sativus''====
 
[[Fitxategi:Azenarioa.jpg|left|150px|thumb|Azenarioak]]
Tipula eta porruarekin batera erregosi eta gisatu gehienen oinarria da. Gozo puntu bat ematen die prestaketa gehienei, 15 minutu inguru beharko ditu egosteko eta bere gogortasunagatik puskatzea zaila da. Guk zuritu egin behar dela ikasi badugu ere, nik gaur egun prestaketa gehienetarako uretan garbituta, ez dut zuritzen.
477 ⟶ 505 lerroa:
 
====Erremolatxa, beterraba ''Beta vulgaris subsp. vulgaris Conditiva Group ''====
 
[[Fitxategi:Erremolatxa.jpg|120px|thumb|Erremolatxak]]
Gero eta gehiago jaten den barazkia dugu, gordina edo egosia, jeneralean, entsaladan.  Egosteko 35-45 minutu inguru erabiliko ditugu tamainaren arabera, eta ondoren zurituko dugu. Gordina jateko, zuritu eta arraspagailuarekin birrinduko dugu. Kontu eduki bere tintarekin inguruko osagai guziak tindatuko baititu.
483 ⟶ 512 lerroa:
 
====Batata edo boniatoa ''Ipomoea batatas''====
 
[[Fitxategi:Batatak.jpg|left|150px|thumb|Batata]]
Batata tuberkulu luzekako bat da, laranja kolorea du eta gozo puntu bat. Batata erabil daiteke egosia, errea, purean egina. Gurean ez da jateko ohitura handirik.
 
====Juka edo mandioka ''Yucca''====
 
[[Fitxategi:Yuka edo mandioka.jpg|130px|thumb|Juka edo mandioka]]
 
Yuka edo mandioka.jpg
Jatorria Bolibian du baina gaur egun Afrikan ere oso zabaldua dago. Batata bera baino luzeagoa, gelatina ugarikoa, gurean Afrikatik eta Iparramerikatik etorritako kideek ezagutarazi digutena. Egosita lagungarri moduan, tapioka egiteko, irina eginda, labean erreta, oinarrizko jaki bat da inguru batzuetan.
 
552 ⟶ 583 lerroa:
 
====Apioa ''Apium graveolens''====
 
[[Fitxategi:Apioa.jpg|120px|thumb|Apioa]]
[[Fitxategi:Apioa2.jpg|100px|left|thumb|Apioa2]]
557 ⟶ 589 lerroa:
 
====Borraja ''Borago officinalis''====
 
[[Fitxategi:Borraja2.jpg|left|100px|thumb|Borraja]]
Barazki bikaina, zapore berezikoa. Eragozpen handiena ileak kentzeko zenbat lan hartu behar den. Oraindik ere ez dut asmatu ongi nola garbitu denbora gehiegi pasatu gabe. Modurik azkarrena espartzu batekin karrakatu edo harraskatuz da. Karduaren moduan saltsan, salteatuak edo entsaladan jan daitezke.
 
====Gari zainzuria ''Asparagus acutifolius''====
 
[[Fitxategi:Gari zainzuria.jpg|120px|thumb|Gari zainzuria]]
Bi mota nagusi ditugu: merkatuan ikusten ditugun berdeak; horiek baratzetan landatuak izaten dira eta besteak mendian aurki ditzakegu. Lehenengoak lodiagoak dira, zurtoina zuritzea eskatzen dute. Plantxan, parrilan, salteatuak, nahaskietan, krema egiteko... erabil ditzakegu. Bigarrenak finagoak dira eta bere horretan zatitu eta hauek ere baratzekoak moduan erabil ditzakegu.
 
====Kardua ''Cynara cardunculus''====
 
[[File:Barazki ontziratuak 2.jpg|200px|thumb|Barazki ontziratuak]]
Nafarroako Erribera toki aparta da landaketa honetarako, eta bertan ditugu landaketarik handienak: Azkoien eta Corellakoak dira ezagunenak. Landarearen orri mamitsuenak aukeratzen dira; garbitzen lana ematen du, eta 2 ordu inguruan egosi behar izaten da. Gabonetako platera dugu, saltsan edo salteatuak jaten dira; gure sukaldaritzako goi mailako barazkia da. Erraz herdoiltzen direnez, sukaldari askok “zurian” esaten zaion teknikarekin egosi ohi ditu, hau da, irin eta limoi zukuarekin eta ondoren bere uretan uzten dira hozten. Entsaladetan, saltsan txirla edo bexamelarekin, gordinik edo salteatuak jaten dira normalean.
574 ⟶ 609 lerroa:
 
====Porrua ''Allium porrum''====
 
[[Fitxategi:Porrua.jpg|left|120px|thumb|Porruak]]
Neguan, baratzeetan aurkitzen dugun barazki usaintsua, gure sukaldaritzaren oinarrietako bat izan da. Neguan jan izan dira porru patatak eta porru salda, zopa, salda, erregosi eta gisatu askoren oinarri. Porruaren erabileran bi kontu gogorarazi, bat porrua osorik aprobetxa daitekeela eta zatirik usaintsuena berdea duela. Ohitura handia dago zati berdea botatzeko; nik osoa aprobetxatzen dut, zati berdeak, zuntz gehiago badu ere ondo erregosita ez da nabaritu ere egiten, eta lurrun asko ematen du. Eta porruak erabili aurretik ondo garbitu behar dira, zati berdeari labanarekin gurutze bat egin eta ur azpian hondar eta lokatz arrastoak ondo kenduz.
 
== Prestaketak ==
 
Ikus, ''[[Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Barazkiak|Barazkien prestaketak]]''
 
== Kanpo estekak ==
 
{{Wikipedia|Barazki|Barazkiak}}