PHP: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16
1. lerroa:
==Aldagaiak PHPn==
PHPn ez da beharrezkoa aldagaiak deklaratzea, hau da, ez dago zertan programari aldagaia zenbaki bat edo kate bat den esan beharrik, PHP bere kabuz definitzen bait du.
 
Adibidez:
<pre><nowiki>
<?php
$katea = “Kaixo mundua”;
$osoa = 100;
$hamartarra = 8.5;
?>
</nowiki></pre>
 
Ikus daitekenez, hiru aldagaiak balio batekin izan dira definituak eta ez tipoarekin.
 
Aldagai baten eremua scriptean duen lekua da. Eremu globalekoa denean, scripteko zati guztietan du bere lekua eta edozein tokitan erabil daiteke; baina lokala bada, funtzio jakin baten barnean soilik existitu eta funtzionatuko duela esan nahi du, ezin izango delarik script nagusitik edo beste funtzioetatik deitu.
 
Aldagai global bat deitzeko, ''global'' hitz gakoa erabil daiteke, nahiz eta edozein funtzioetatik kanpo deklaratzearekin nahikoa da.
 
<pre><nowiki>
<?
global $aldagai; //Aldagai globala da
$zenbaki = 1; //Hau ere bai, nahiz eta ez deklaratu global bezala
 
Function bidertu()
{
$biderketa = ($zenbaki * 50);
//biderketa aldagaia bidertu funtzioan existitzen da soilik
echo $biderketa;
}
?>
</nowiki></pre>
 
Adibide honetan garbi ikusten da aldagai baten eremua noiz den globala eta noiz lokala. ''$zenbaki'' aldagaia edozein funtzioren barruan zein kanpoan erabil daiteke, ''bidertu()'' funtzioan erabil daitekelarik. Bestalde, ''$biderketa'' aldagaia ''bidertu()'' funtzioaren barruan erabil daiteke soilik, ez baita existitzen eremu horretatik kanpo.
 
Aldagaien gaiarekin amaitzeko ''array'' edo bektoreaki ikusiko ditugu. Elementu ugari aldi berean gorde ditzazkeen aldagai bereziak dira.
 
<pre><nowiki>
<?php
$abere = array();
//array()-rekin aldagaia bektorea dela adierazten da
$abere[0] = “Katua”;
$abere[1] = “Zakurra”;
$abere[2] = “Oiloa”;
?>
</nowiki></pre>
 
''$abere'' arrayaren elementu bakoitza lortzeko, arrayaren izena eta kortxete hartean dagoen zenbaki bat idatzi beharko dira, arrayean elementu horrek duen posizioa adierazten duena. Horrela, ''$abere'' bektore bat den arren, ''$abere[0]'' arrayeko elementu bat da, “Katua” katea balio gisa duena.
 
Bektoreak oso erabilgarriak dira elementu bakoitzarentzat aldagai bat sortu beharrean, denentzat komun bat erabiltzeko. Horrela, gure adibidean ez genuke ''$Katua'', ''$Akerra'', ''$Behia'' bezalako aldagairik sortu beharko.
 
==Operatzaileak PHPn==
Operatzaileak eragiketa matematiko zein logikoak (konparaziokoak) egiteko erabiltzen diren sinbolo bereziak dira. Ondoren, PHPko erabilienak: