Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
418. lerroa:
[[Fitxategi:Sardiñak.jpg|300px|thumb|Sardina]]
Arrain itsastarra da, itsas plataformaren gaineko uretan bizi dena. Sarda handietan biltzen dira. Ale bakoitza 25 zentimetro neurtzera hel daiteke eta 8 urte bizi. Sardina arrain txikia da, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, Clupeidae familiakoa. Ezkata handiak ditu, 30 bat zakatzetatik isatsera. Bizkarraldea urdin berdexka eta albo-sabelak zilar kolorekoak ditu. Bizitzeko erari dagokionez, taldekoia da. Oskoldunak eta bestelako arrainen arrautzak jaten ditu. Ozeano Atlantikoan Ingalaterrako hegoaldetik Marokora bitartean, eta Mediterraneo osoan bizi da, itsasertzetik gertu gehienetan. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan. Bizkaian, gazteak direnean, parrotxa esaten diete.
Uztaila eta Abuztua izaten dira sardina jateko hilabeterik onenak; plantxan edo parrilan prestatzen dira normalean, txikienak frijitu ere egin ditzakegu. Handienak labean ere presta daitezke. Oliotan ontziratuak, marinatuak, eskabetxean edo tomatearekin ere presta ditzakeguditzakeg
 
 
[[Fitxategi:Sardiñak.jpg|300px|left|thumb|Sardina]]
 
== Sardinzarrak Clupea spp. ==
Ur gazian bizi den arrain generoa da. Ozeano Atlantikoan, Ozeano Barean eta Itsaso Baltikoan bizi da. Batezbesteko pisua 0,5 — 0,7 kg ingurukoa da. 50 zentimetrorainokoa eta zilar-koloreko gorputz luzea eta obalatua du. Sarda handiak osatzen ditu. Arrain urdinak dira.