Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Fruta freskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
343. lerroa:
=====Marakuia edo pasio fruitua ''Passiflora edulis''=====
[[File:Pasio fruitua.jpg|thumb|Pasio fruitua]]
[[Fitxategi:Marakuia dendan.jpg|150px|left|thumb|Marakuia]]
Marakuia dendan.jpg
Landare igokariaren fruitua da. Jatorriz Ameriketako eskualde beroetakoa (Paraguaiko lore nazionala da). Europarrek 1569an aurkitu zuten, Perun, orduan mediko espainol batek deskribatu baitzuen nola erabiltzen zuten landarearen fruitua indigenek. Gaur egun, munduko eskualde tropikal eta subtropikal gehienetan kultibatzen da (Hawaii, Australia, Ozeano Bareko uharteak, Hegoafrika, India...). Fruitua oso estimatua da, eta lorea ere, batzuetan, lore apaingarri gisa erabiltzen da. Sendabelar gisa ere erabiltzen da: hosto eta loreekin infusioak egiten dira. Hitza portugesaren bidetik hedatu zen. Berez, guaranieraren mburucuyá hitza da, eta "euli-haztegi" esan nahi du, dela haren nektarra gustagarria delako intsektuek arrautzak bertan uzteko, dela fruituen edukiak euli-multzo bat gogorarazten duelako.