Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
{{TOCESKUBIAN}}
 
'''Arrainak''' animalia ornodunak dira, gehienean poikilotermoak("odol hotzekoak"), uretan bizi direnak. Hegatsak izaten dituzte. Gehienek gorputz ezkatadunak eta itsas hegal batean amaituak. Arnasketa zakatzen bidezkoa izaten dute. Arrainak ikertzen dituen zientzia iktiologia da.
Ur gaziko eta gezako arrainak badira ere, ur gazikoari ematen diogu garrantzi handiagoa. Antzina, arraina kosta inguruko herrietan jan izan da bakarrik; gaur egun berriz, arraina kontserbatzeko eta garraiatzeko ditugun aukerekin mundu guzian azkar zabal daiteke.
Hala ere zabaltze honek berarekin ekarri du itsasoen gain esplotazio bat, eta arrain kantitatearen murrizketa nabaria, Euskal Kostaldean espezie batzuk ia desagerraraziz.