Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Fruta freskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
 
1. lerroa:
{{Sukaldaritza liburua}}
{{TOCESKUBIAN}}
'''Fruituak''' polinizatua izan den loreak emandako ale hazidunak dira.
Elikagai urtsua eta fruituaren arabera testura desberdinekoak izaten dira, batzuk, krematsuagoak, urtsuagoak, likatsuagoak.... txikiagoak, handiagoak, borobilagoak edo luzeagoak. Munduan zenbat fruitu mota dauden irudikatzea bera ere zaila da.
Gaur egun denda handietan aurkitzen ditugun fruitu gehienek itxura ikaragarria izaten dute, denak tamaina berdinekoak, batzuek argizariak sortutako distira berezia dute, argazkitarako itxura bikaina, baina eskuetan hartu eta usaintzen baditugu, lurrin gutxikoak direla ikusiko dugu, etxera eraman eta egun gutxitan, gogor-gogorrak egotetik usteltzera pasatzen direla. Fruitu gehienak heldu gabe biltzen dituzte gure etxeetatik urruti, eta prozesu bat pasa ondoren, hegazkinean iristen dira Euskal Herrira.