Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri beteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
== OSAGAIAK ==
 
* [[Zainzuri]] lodi freskoak: 16.
* [[Ziazerba egosia]] ongi [[Xukatu|xukatua]]: 100 g.
* [[Ganba]] zurituak: 18.
* [[Irina]]: 200 g.
* [[Arrautzak|Arrautza]]: 2.
* [[Ekilore edo oliba olioa birjina.]]
 
'''Saltsa'''
 
* [[Aza]] [[lerrotan]] eta 15 minutu egosia : 100 g.
* [[Maionesa]] :100 g.
* [[Esne-gaina]]: 100 ml.
 
== PRESTAKETA ==
 
* [[Zainzuriak]] ongi garbitu eta zuritzailearekin kanpoko azal gogorra kendu.
* Jarraian labanaren laguntzaz, azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
* Jarri kazola zabal bat sutan, gatz eta azukre pitin batekin.
* Murgildu bertan zainzuriak eta egosi 10-12 minutuz, loditasunaren arabera.
* [[Bitsadera]] batekin atera [[erretilu]] batera eta zabaldu.
* Moztu zainzuriak erditik luzetara.
* Hauen gainean eta luzetara jarri ondo [[Xukatutako|xukatutako]] [[ziazerba]] lerroak.
* Ondoren zainzuri erdi bakoitzari, hiru ganba gurutzatuko dizkiogu, bat punta aldera, bestea erdi aldera eta azkena zuztar aldera.
* Kontu eta pazientzia handiarekin eta bi eskuak baliatuz, irin eta arrautzetan pasatu.
* [[Zartagin]] batean olio berotan, hau ere pazientzia eta kontu handiarekin [[frijitu]].
* Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
* Saltsa egiteko katilu batean nahastunahasi, aza, [[maionesa]] eta esne -gaina, saltsa arin bat sortuz. Jarri hori zainzurien azpian.
 
== AHOLKUAK ==