Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mizuna entsalada berdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
7. lerroa:
== OSAGAIAK ==
 
* [[Oliba olio birjina]]: 100 ml.
* [[Gatza]].
* Letxuga berdea[[Mizuna]]: Garbitua lehortua eta zatitua 4 eskukada eder.
* [[Tipulina]]: Eder 1 [[lerrotan]].
 
== PRESTAKETAK ==
 
* [[Pertz]] batean jarri letxuga eta tipulina.
* Busti olio eta gatz pitin batekin.
* Esku garbien laguntzaz, blaitu ongi.
* Erretiratu zerbitzatuko dugun erretilura, soberako [[ozpin-olioa]] pertzean utziz.
 
== AHOLKUAK ==
 
* Mizuna japoniar barazki berezia, ziape zapore min ukitu bat duena.
* Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
* Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
* Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.