Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Arrainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
131. lerroa:
==Arrain motak eta hauen ezaugarriak==
 
===Angula, txardieta edo txitxardina Anguilla anguilla===
 
Arrantza daitekeen arrainkume bakarra. Saltzen dutenean, gramo bateko pisua, 8 zentimetroko luzera eta bizpahiru urte izaten ditu. Egosiak saltzen dira, bizirik daudenean gardenak dira. Aingirak erruteko bidaia luzea egiten du Europan hasita, eta Karibe Itsasoan dagoen Sargazoen itsasoraino. Azken 140 milioi urtean bezala, angulak Europaraino itzultzen dira, bizpahiru urte dirauen 5.000 Kilometroko bidea eginez. Ibilbidean ez dute elikagairik behar; izan ere, bola batean bilduta, itsas korronteek ekartzen dituzte. Ondoren ibaietan gora abiatzen dira. Azalaren bitartez arnasteko gai dira, eta presa txikiak gainditzeko ere bai, arrastaka gora igoaz.