Esperanto/Sarrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
Gazteek bereziki esperientzia esanguratsuak izan ditzakete Esperantoa erabiliz: atzerriko etxeetan gonbidatu moduan egonda kontaktu zuzena izan bertako kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatuz, mintegi desberdinetan jakintza eskuratuz, atzerriko hizkuntzekin kontaktuan jarriz eta eurei buruz gehiago ikasiz...
 
Gainera, Esperantoa oso era ona da umeak kanpo hizkuntzetan sartzeko. Esperantoa beste edozein hizkuntzatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira, konjugazioa ez da existitzen eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik; hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikastekoikasi aldera eman dezaketen lehen pausua izan daiteke. Esperantoa ikasi eta gero, beste hizkuntza batzuk ikasteak askoz beldur gutxiago ematen du.
 
==Zer egin dezaket Esperantoarekin?==
Bide asko daude Esperantoa erabiltzeko. Imajina ezazu zure burua motxila lepoan duzula mundua ezagutzen. [http://www.tejo.org/ps Pasporta Servo-rekin], bertako biztanleekin egon zintezke (1350 etxe baino gehiago, 89 herrialdetan), zeinek beste Esperanto hiztunak ostatatzen dituzten doan. Ostalariak mundu osoko jendea ezagutzeko aukera du eta bidaiariek doaneko ostatua.
 
Esperantozko gertakariren bat gauzatzen da, mundu osoan zehar, urteko egun guztietan eta Esperantoz hitz egiten duen jendea baino haratago doaz. Egunean zehar denetarik aurkitzeko aukera izango duzu, hitzaldi interesgarrietatik, masaia klaseetara. Gauetan, giro ezinhobea egoten da, musikaz horniturik. [http://www.uea.org/kongresoj Universala Kongreso] delakoak 2000-3000 pertsona inguru mugitzen ditu urtean. [http://www.esperanto.hu/hej/index.php?lang=esperanto&encoding=u&section=arangxoj&content=ijs2004 Gazteen] [http://www.internacia-seminario.de/ urteroko] [http://iej.esperanto.it/ijf/ batzar] [http://www.tejo.org/ijk handienak] 200-400 pertsona inguru erakartzen ditu. Batzar hauek oso interesgarriak izan daitezke, bai munduko beste jende asko ezagutzeko edota nazioarteko amodio istorio bat hasteko.
 
Esperantoa zure etxeko erosotasunetik ere erabil zenezake, Internet erabiltzeko aukerak aberastuz. [http://www.gxangalo.com/ gxangalo.com-etik] nazioarteko berriak ikus zenitzake politikoki neutrala den ikuspuntu batetik. [http://www.esperanto-panorama.net/unikode/dissendo.htm Foroak], Txat gelak, edota eztabaida zerrendak ere erabil zenitzake bertako ikuspuntuaz jabetzeko. Herrialde exotikoetan bizi direnen pentsamendu sakon eta egunerokoaz jabetu zintezke, euren blogak irakurriz. [http://www.muenster.de/~kunar/en_la_reto.htm MP3 artxiboak jaistea] esperientzia desberdina da Esperantoarekin, [http://www.vinilkosmo.com/?prs=listen Esperantozko musika] sortzen duten kulturen aniztasunagatik. Zure interesak edonolakoak izanik ere, ziur zuretzako zerbait egongo dela Esperantoz.