Esperanto/Esperantoa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: ==Esperantoa Hego Euskal Herrian historian zehar== ===Hasiera=== Euskal Herrian sorturiko lehen elkarte esperantista, 1905ean Sestaon sorturiko ''Fido, scienco kaj trad...
 
11. lerroa:
1935. urtean, 2. Errepublikaren Garaian, Teodoro Elizondok Esperanto-ŝlosilo (Esperanto Giltza) ikasliburua euskaratu zuen lehenengoz, baita argitaratu ere Bilboko Esperantozaleen Elkartearen laguntzaz. Mendebaldeko euskalkian dago idatzirik eta bertan, Esperantoaren hamasei arauak, ondo ahoskatzeko gomendioak edota Esperanto-Euskara hiztegi bat aurki daitezke.
 
===Gerra osteaFrankismoa===
 
[[w:Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilaren]] ostean, debekua jarri zitzaion Esperanto taldeen jardunbideari frankismoaren lehen urteetan, ahalik eta 50. hamarkadan berriz Bilbon klaseak ematen hasi ziren arte. Hamarkada horretan sortu zen baita ''Federación Esperantista de Álava'' (Arabako Federazio Esperantista).
 
60. hamarkadan, Gipuzkoan gorakada nabarmena izan zuen Esperantoak, [[w:Eibar|Eibar]] eta [[w:Ordizia|Ordizian]] ikastaroak ematen hasi baitziren, langile giroan ezagutza zabalduz. Zabalkunde horren ondorioz, 1964ean esperanto biltzar bat ospatu zen Ordizian. Bilbon, bitartean esperantozko ''Método Bilbao'' ikasliburua argitaratu zen, geroago hainbat ikaslek erabiliko zutena bertan Esperantoz ikasteko.
 
70. hamarkadan, [[w:Mikel Laboa|Mikel Laboaren]] ''Txoria txori'' euskal kanta, beste batzuren artean, esperantora itzuli zen, gaur egun ezaguna delarik zenbait esperantisten artean.
 
===Gaur egun===
 
80. hamarkadan, Gasteizen hizkuntza ikasi zuten gazte batzuek 1987. urtean ''Alava Esperanto Asocio'' elkartea sortu zuten . 1990. urtean Nafarroako Elkarte Esperantista sortu zuten Iruñeko zenbait esperantistek.
 
1989an baita, nazio mailan, Eusko Esperanto Asocio sortu zen, baita bere Kuspe aldizkaria ere, elebiduna zena (euskara eta esperantoz), nahiz eta beranduago Esperantoz bakarrik argitaratzera pasa zen. Euskal Kultura esperantisten artean zabaltzeko asmoz Euska Kverko (Euskal haritza) aldizkaria argitaratu zen, Europako hainbat herrialdetan banatu zena.
 
1990. urtean, Aitor Arana euskal idazleak, Esperanto Ikasgai ikasliburua idatzi zuen, esperantoz ikasteko euskaraz idatzitako lehen metodoa dena, Esperanto Giltza liburuxkaren ondoren. Horrekin nahikoa ez eta [[w:Bernardo Atxaga|Bernardo Atxagaren]] "Behi Euskaldun baten memoriak" esperantora itzuli zuen, "Memorajoj de euska bovino" izenburua duelarik esperantoz. Gainera, esperantozko literaturaren klasiko bat ere euskaratu zuen, Louis de Beaucairek idatzitako "Vivo de Bervala sentaugulo" liburua, euskaraz, "Bervalen gertatuak" izenburua duelarik.
 
Ildo berari jarraiki, 2001ean, Fonto argitaletxe brasildarrak jatorriz euskarazko "Haur besoetakoa" Jon Miranderen liburua argitaratu zuen esperantoz, La Baptofilino izenarekin. Liburua Jose Mari Sarasuak itzuli zuen.
 
Iturria: [http://www.euskonews.com/0252zbk/gaia25204eu.html Rafael Blancok Euskonewserako idatzitako artikulua]