Esperanto/Sarrera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
Bide asko daude esperantoa erabiltzeko. Imajina ezazu zeure burua, motxila lepoan duzula mundua ezagutzen. [http://www.tejo.org/ps Pasporta Servo-rekin], tokian tokiko biztanleekin egon zintezke (1350 etxe baino gehiago, 89 herrialdetan), pertsona horiek beren etxean dohainik ostatatzen baitituzte esperanto hiztunak. Ostalariak mundu osoko jendea ezagutzeko aukera du, eta bidaiariek doako ostatua.
 
Esperantozko gertakariren bat gauzatzen da, mundu osoan zehar, urteko egun guztietan; eta esperantoz hitz egiten duen jendea baino haratago doaz. Egunean zehar denetarik aurkitzeko aukera izango duzu, hitzaldi interesgarrietatik, masaia klaseetara. Gauetan, giro ezinhobea izaten da, musikaz lagundurik. [http://www.uea.org/kongresoj Universala Kongreso] delakoak 2000-3000 pertsona inguru mugitzen ditu urtean. Gazteen urteroko batzar handienak [http://www.internacia-seminario.de/], [http://iej.esperanto.it/ijf/], [http://www.tejo.org/ijk] 200-400 pertsona inguru erakartzen ditu. Batzar horiek oso interesgarriak izanizaten daitezke, baidira munduko beste jende asko ezagutzeko, baiaukera nazioarteko amodio istorio bat hasteko, bai besteematen hainbatdutelako helburutarakobereziki.
 
Esperantoa zure etxetik eroso-eroso ere erabil zenezake, Internet erabiltzeko aukerak aberastuz. [http://www.gxangalo.com/ gxangalo.com-etik] nazioarteko berriak ikus zenitzake politikoki neutrala den ikuspuntu batetik. [http://www.esperanto-panorama.net/unikode/dissendo.htm Foroak], txat gelak, edota eztabaida zerrendak ere erabil zenitzake bertako ikuspuntuaz jabetzeko. Herrialde exotikoetan bizi direnen pentsamendu sakon eta egunerokoaz jabetu zintezke, euren blogak irakurriz. [http://www.muenster.de/~kunar/en_la_reto.htm MP3 artxiboak jaistea] esperientzia desberdina da esperantoarekin, [http://www.vinilkosmo.com/?prs=listen esperantozko musika] sortzen duten kulturen aniztasunagatik. Zure interesak edonolakoak izanik ere, ziur zuretzako zerbait izango dela esperantoz.