Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kardua, urdaiazpiko eta arrautza eskalfatuarekin

Errezeta-liburuaren parte.

OsagaiakAldatu

4 LAGUNENTZAT[1]

Kardua nola prestatuAldatu

1 Kontserbako kardoak erabil daitezke, edo, bestela, freskoak erosi, garbitu, ileak ondo kendu eta lapiko azkarrean gatzarekin ordubetez egosi, ondo bigundu arte. Bertatik, basokada bat salda gordeko da.

Plateraren prestaketaAldatu

1 Lapiko zabal bat urez bete, ozpin zorrotada txiki bat gehitu, eta gatza ere bai. Irakiten hastean, sua moteldu, irakin suabe bat lortu arte

2 Jarraian, arrautza bat bertan ireki. Kontu handiz hiru bat minutuz egosi, eta atera. Gauza bera egin gainontzeko arrautzekin. Aldiko, arrautza gehiago egin daitezke batera.

3 Azkenik, kardoaren prestaketa lau plateretan banatu, eta eskalfatutako arrautza plateraren erdian jarri.

4 Jaterako garaian interesgarria izango litzateke arrautza labanaren laguntzaz puskatu eta haren gorringoa platereko beste osagaiekin nahastea.

ErreferentziakAldatu