Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tagliateliak antxoa eta cherry tomateekin
Errezeta-liburuaren parte. Tagliateliak antxoa eta cherry tomateekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- 500 g tagliateli.
- 500 g antxoa.
- 300 g cherry tomate.
- Ziazerba sorta.
- Tipula bat.
- Bi baratxuri ale.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
Pausoak
aldatuAntxoak garbitu, xerratu eta erditik moztu.
Tipula zuritu, eta tako txikietan moztu, gatz pittin bat eta oliba olio txorrotada bota, eta zartagin baten erregosi hamar bat minutuz, su motelean. Gero, baratxuri aleak txikituta eta ziazerba sorta gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gero gorde.
Tagliateliak egosteko, lapiko bat urez bete; oliba olio txorrotada bat bota, gatza ere bai eta berotzen jarri. Irakiten hastean tagliateliak gehitu, eta pasta motaren arabera zorroan adierazten den denboraz egosi. Gero, ur freskotan pasa eta gorde.
Zartagin bat sutan berotzen jarri, oliba olio txorrotada batekin. Antxoak gatz pittin batekin gehitu. Gero, tomateak erditik moztuak gehitu. Ondoren, ziazerba eta barazkiak. Guztia ondo nahastu, eta tagliateliak gehitu, horiek ere berotu, antxoa eta barazkien zaporea har dezaten.
Mahaira zerbitzatea besterik ez da falta; banako plateretan edo erretilu batean atera mahai erdira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/17