Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri iberiarraren presa carpaccioa.jpg

HARAGI CARPACCIOA

Iberiar presaren carpaccioa

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK aldatu

  • Azpizun haragi trontzoa: 400 g.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tomate ozpin olioa: 25 g.
  • Gatza.
  • Ondutako Idiazabal gazta: 150 g. xafla finetan.

PRESTAKETAK aldatu

  • Txerriki haragia ondo garbitu, koipeak eta nerbioak kenduz.
  • Haragi zatia film-arekin bildu estu, eta sartu izozkailura pare bat orduz.
  • Denbora hori pasatutakoan, bertatik atera, kendu plastikoa eta xerratzeko aizto edo gailu elektrikoarekin xerra finak egin.
  • Plater baten azpian zabaldu olio hari bat eta horren gainean, haragi xerrak.
  • Haragia epela dagoenean, gehitu gainetik, limoiarekin egindako tomate ozpin olioa pitin bat.
  • Amaitzeko, arraspagailuarekin Idiazabal lerro finak zabaldu gainetik jarri.

AHOLKUAK aldatu

  • Normalean, zizka-mizka moduan jateko erabiltzen da.
  • Gaur egun, haragiaren erdian entsalada berde edo belar usaintsu batzuk jartzea ohikoa da.
  • Limoiaren ordez edozein fruitu azido tropikalek bestelako freskotasun bat ematen dio.
  • Haragia horren gordina jateko erreparoak badituzu, gehitu limoi zukua pare bat ordu lehenago eta hozkailuan eduki, limoiak haragia marinatu dezan.