Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Bife à Café

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

  • Txahal xerra: 200g-ko 4
  • Gatza: Pitin 1
  • Piperbeltza: Pitin 1
  • Oliba olio birjina edo gurina: 50 ml
  • Esnea: 200 ml
  • Arto irin findua: 10 g
  • Mustarda: 15 g

PRESTAKETA

  • Txahal xerrak gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu.
  • Zartagin zabal batean jarri koipea eta ongi berotu.
  • Gorritu haragia xerrak bi aldetatik eta erretiratu.
  • Katilu batean arto irina, esne hotzetan disolbatu eta zartaginera bota.
  • Su baxuan irakin saltsa eta mustarda bertan nahasi.
  • Sartu txahal xerrak saltsa honetan eta irakin minutu pare bat jan aurretik

OHARRA

  • Esnea, esne-gainarekin ordezkatu daiteke, modu honetan ez da arto irinik erabili behar.