Abako erromatarra
Erromako abakoetan,zutabe (edo errenkada) bakoitzak hamarraren berredura bat adierazten zuen; eskuinetik ezkerrera eta unitateetatik hasiz. Batzuetan zutabea bi zatitan zegoen banandurik. Beheko aldean fitxa batek zegokion ordenaren unitate bat adierazten zuen. Goiko aldean ordea, fitxa batek hurrengo ordenaren unitate baten erdia(edo zegokion ordenaren 5 unitate) balio zuen. Hau da, lehenengo zutabean 5, bigarrenean 50...
Abako Erromatarra egurrezkoa izan ohi zen, eta harriak taulan egindako zuloetatik pasatzen ziren.