Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piperrada

PIPERRADA

Piperrada

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK aldatu

  • Piper txorizeroa: 2.
  • Oliba olio birjina: 100 ml
  • Baratxuria: 2 xerretan.
  • Tipula: 1 lerrotan.
  • Pipermorro gorria: 1 lerrotan.
  • Piper berdea: 2 lerrotan.
  • Tomate saltsa edo tomate birrindua: 200 ml.
  • Gatza.
  • Azukrea.

PRESTAKETAK aldatu

  • Kendu piper txorizeroari txortena eta haziak; ondoren jarri ur epeletan bezperatik hidratatzen. Beste aukera bat da, txortena eta haziak kenduta, 5 minutuan egosi eta bere horretan epeltzen uztea.
  • Piper txorizeroak hidrataturik daudenean, ohol baten gainean jarri eta punta-zorrotzarekin arraskatuz, banandu azala eta mamia. Azala bota, mamia xehatu eta gorde.
  • Kazola zabal batean jarri olioa baratxuriarekin su ertainean.
  • Gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, pipermorroa eta piper berdea.
  • Gatz pittin batekin ondu eta erregosi, barazkiak gorritzen hasi arte.
  • Momentu horretan tomate saltsa eta piper txorizeroak gehitu eta utzi su baxuan ongi konfitatzen.
  • Amaieran probatu, eta gatzarekin eta azukrearekin ondu.

AHOLKUAK aldatu

  • Piper eta tomateetan azukrea gehiegizko azido zaporea kentzeko erabiltzen da.
  • Osagai guztiak ongi erregosi eta konfitatzea garrantzizkoa da.