Sukaldaritza liburua/Errezetak/Dilista gorrien zopa
DILISTA GORRIEN ZOPA CURRYAREKIN
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina. 50 ml.
- Tipula: 1/2 dado txikitan.
- Azenario: 1/2 dado txikitan.
- Porrua: ¼ dado txikitan.
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Apio zuria: Hosto bat xehatu.
- Dilista gorria: 160 g.
- Currya: 15 g.
- Barazki salda, salda zuria edo ura: 2 litro.
- Tomate naturala: 1 dadotan.
- Soja saltsa: 25 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean jarri olioa sutan tipula, azenario eta porruarekin; erdi eginik ditugunean, bertaratu baratxuria eta apioa.
- Utzi barazkia pittin bat gorritzen.
- Gehitu dilistak eta curry koilarakada bat.
- Saldarekin estali eta eduki 20 minutuz egosten.
- Nahastu tomatea eta utzi irakiten beste 2 minutu.
- Amaieran ondu tamari edo soja saltsarekin.
- Salda gehiago beharko balu gehitu.
AHOLKUAK
aldatu- Betiko dilistekin egin nahi izanez gero, 15 minutu gehiago egosiko genituzke.