Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kontsomea
KONTSOMEA
4 LITRO SALDA INGURU LORTZEKO
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Bezperatik jarri garbantzuak beratzen.
- Porrua, azenarioa eta perrexilarekin sorta bat osatu eta listari batekin lotu.
- Marmita batean ur hotza jarri eta bertan, sare batean garbantzuak jarri, barazki sorta, tipula, baratxuria, hezurrak eta haragia.
- Aurreko pauso hori kontu handiarekin egin behar da, barazki guztiak ondo garbiturik eta mugimendu bortitzik egin gabe.
- Sua piztu eta 3 orduz irakingo dugu.
- Salda kontu handierekin, iragazki fin batetik edo estameta batetik pasa.
- Gatzatu.
- Behin hoztutakoan koipe gehiegi balu, nahi duguna erraz kenduko genioke.
AHOLKUAK
aldatu- Fideo, tapioka zopak prestatzeko edo kontsome moduan zerbitzatzeko.
- Kontsomearen gardentasuna asko baloratzen da, horregatik prestaketa guztian oso ondo garbituko ditugu osagai guziak eta ez dugu mugimendu bortitzik egingo.
- Oilo haragia ere erabil genezake, behikiaren ordez.
- Kontsomeak kolore ilunagoa edo gorriagoa izan dezan nahi badugu, tipula xerratu eta plantxan kolorea eman ondoren sartuko dugu marmitara.