Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz zopa
ARROZ ZOPA AZAFRAIAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Porrua: 1/2 dadotan.
- Tipulina: 1/2 dadotan .
- Azenarioa: 1/2 dadotan.
- Piper berdea: 1/2 dadotan.
- Azafraia: 4 hari.
- Arroza: 120 g. Ur hotzetan garbitua.
- Barazki salda: 1,5 l.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean oliba olioa, porrua, tipula, azenarioa eta piper berdea sutan jarri.
- Kolore pittin bat hartzen hasitakoan, gehitu azafraia eta arroza nahasi elkarrekin.
- Busti saldarekin eta utzi irakiten 18-20 minutu.
- Zuzendu likido kopurua saldarekin bustiz.
- Gehitu perrexil xehatua eta ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Amaieran, tomate natural dado batzuekin edo ogi frijituarekin aurkez liteke.