Sukaldaritza liburua/Errezetak/Meloi zopa hotza mendafinarekin

MELOI ZOPA HOTZA MENDAFINAREKIN

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Meloia: 2.
  • Mendafina: Hosto batzuk.
  • Limoi zukua: 3.
  • Jogurt naturala: 150 ml.
  • Hegazti salda zuria: 150 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Meloia erditik moztu eta hustugailuarekin haragi guztia kendu. Mantendu azala puskatu gabe.
  • Jarri irabiagailu batean osagai guztiak eta birrindu.
  • Ontzi itxi batean jarri eta ondo hozten utzi.
  • Zerbitzatu meloiaren azalean edo katilu batean eta edertu mendafin edo limoi azala juliana eran moztuta.

AHOLKUAK

aldatu
  • Prestatuta eta hoztuta dagoenean, ahalik eta azkarren jatea komeni da.