Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri zopa zuria

BARATXURI ZOPA ZURIA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Marcona almendra: 300 g.
  • Moldeko ogi edo ogi mamia: Xerra erdia dadotan.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Jerezko ozpina: 40ml.
  • Oliba olio birjina: 200 ml.
  • Ur hotza: 300 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri bezperatik almendrak uretan beratzen. Iragazi eta gorde ura hozkailuan.
  • Irabiagailu batean xehatu, almendrak, ogia, baratxuria eta ozpina.
  • Gehitzen joan poliki-poliki olioa, maionesa moduko bat lortu arte.
  • Bukatzeko, joan gehitzen hozkailuan gorde dugun ur hotza guk nahi dugun dentsitatea lortu arte eta jarri puntuan.

AHOLKUAK

aldatu
  • Zopa hotz zuri moduan izenda genezake.
  • Andaluzian moskatel mahatsekin zerbitzatzen da.
  • Gaur egun esne pittin bat ere gehitzen zaio.