Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrain zopa

ARRAIN ZOPA

OSAGAIAK

aldatu
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Oliba Olio birjina: 50 ml.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Oliba Olio birjina: 50 ml.
  • Gatza.
  • Arrain salda: 4 l.
  • Zopako ogia: 100 g xerratua.
  • Tomate saltsa: 150 ml.
  • Brandya: 50 ml.
  • Ezpeletako piperrauts gozoa: 10 g.
  • Ganba zuritua eta salteatu: 200 g.
  • Muxila lurrunetan: 16 pieza.
  • Arrain birrindua: Salda egiteko erabili duguna.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean su motelean oliba olioarekin baratxuria jarri. Gorritzen hasitakoan, beste barazkiak gehitu.
  • Barazkiak gorritutakoan, zopako ogia, tomate saltsa eta Ezpeletako piperrautsa nahasi, jarraian arrain salda gehitu eta 40 minutuz su eztian egosi.
  • Irabiagailuarekin birringu eta iragazki txinotik pasa.
  • Irakinaldi bat eman, gazitu, brandya eta hornigaiak gehitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Hornigaiak ( muxilak, ganbak...) jateko garaian gehitu behar zaizkio.
  • Garai batean zopa hau ez zen irabiatzen eta ogi zatiekin aurkezten zen.
  • Arrain salda zaporetxu bat egitea giltzarri da zopa honetan.