Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrain salda

(Arrain salda(e)tik birzuzenduta)

ARRAIN SALDA

2 LITRO SALDA INGURU LORTZEKO

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: 4 litro.
  • Arrain zuriaren hezurra eta burua: 1 kg.
  • Arrozetako ganba edo itsaski burua: 100 g.
  • Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
  • Porruaren berdea: 1.
  • Azenarioa: 1.
  • Perrexila: Sorta txiki bat.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Marmita batean ura, ardo zuria, arrain hezurrak, buruak eta ganba zanpatuak sartu.
  • Porruaren berdea, azenarioa eta perrexilarekin sorta bat osatu, listariarekin lotu eta tipularekin batera marmitan sartu.
  • 30 minutuz egosi. Txino batetik iragazi eta puntuan jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Salda gardena izateko, osagaiak marmitan kontu handiarekin sartu behar dira, eta irakinaldiak su motelean izan behar du. Iragazteko garaian ere kontu handia erabiliko dugu.