Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate saltsa
(Tomate saltsa(e)tik birzuzenduta)
TOMATE SALTSA
MAHAIKIDEAK: 2 Litro prestatzeko.
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Barazkiak, olioarekin kazola batean su erdian jarriko dugu.
- Ongi gorriturik ditugunean, tomatea gehitu eta 30 minutuz su motelean kozinatuko dugu.
- Irabiagailutik edo puregailutik lehenik, eta ondoren txinotik pasata iragazi.
- Saltsa berriro irakin ondoren gatza eta azukrearekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Tomate edo saltsa gorri guztiak irabiagailutik pasatzean kolorea galtzen dute. Kolore horretatik zerbait berreskuratu nahi badugu, ondoren beti irakin egin beharko dugu.
- Azenariorik gabe edo tipularekin bakarrik ere egiten da errezeta hau.
- Tomate natural birrindua gehitzen badiogu, oso gainean egon behar da, oso erraz itsasten baita.