Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zurrukutuna zopa
ZURRUKUTUNA
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olioa birjina : 50 ml.
- Baratxuria: 10 xehatu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Piper txorizero: 6-ren mami xehatu.
- Zopako ogia: Barra 1/4 xerra finetan.
- Ezpeletako piperrauts gozoa: 15 g.
- Tomate saltsa: 50 ml.
- Bakailao gezatua: 300 g. dadotan.
- Gatza.
- Arrautza: 4.
PRESTAKETA
aldatu- Bezperatik, haziak kendu eta ur epeletan piper txorizeroak beratzen jarriko ditugu. Edo 5 minutu irakin.
- Piper hauei labana baten laguntzaz haragia kendu.
- Kazola batean eta su motelean baratxuri eta pipermina olioarekin sutan jarri.
- Baratxuria dantzan hasitakoan, zopako ogia xerraturik gehitu eta dena ondo nahasi.
- Jarraian tomate saltsa, piper txorizeroa eta Ezpeletako piperrautsa gehitu eta berriro ere ongi nahasi. Urarekin busti ondoren bakailaoa gehitu eta 40 minutu irakin su motelean.
- Bukatzeko gazitu, 4 arrautza bertara puskatu eta nahasi arrautza mamitu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan baratxuri xehatuarekin erre gabe, su motela edukitzea komeni da.